jornada Eskola 2.0 jardunaldia

AlhóndigaBilbao azaroaren 30

2011 octubre 31
by admin
Comentarios desactivados en Jornada — Eskola 2.0 — Jardunaldia

Jornada — Eskola 2.0 — Jardunaldia

Eskola 2.0 programa Hezkuntza Sailaren jardun lerro nagusienetariko bat da hezkuntza sistema modernizatzeko asmoz sortua.
Programa honek Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasle guztien esku jartzea du helburu.
Eskola 2.0 ekimenaren baitan prestakuntza jardunaldia antolatu du Hezkuntza Berriztatzeko Sailak azaroaren 30ean, Bilboko Alhondigan.
Jardunaldian, adituen hitzaldiekin batera, ikastetxeetako esperientzia arrakastatsuak eta ikasle taldeak izango dira.

–> Programa

–> Ikusi hitzaldiak

–> Jardunaldiaren balorazioa egin dezakezu hemen

——————————————————————————————————–
El programa Eskola 2.0 es un ámbito prioritario de actuación para el Departamento de Educación en su deseo de modernizar el sistema educativo vasco. Este programa tiene como objetivo principal hacer de las Tecnologías de la Información y Comunicación un recurso al alcance de todo el alumnado.

Dentro de la iniciativa Eskola 2.0, la Dirección de Innovación Educativa ha organizado una jornada de formación, el día 30 de noviembre, en la Alhóndiga de Bilbao. En ella, participarán expertos en el tema junto con profesorado y grupos de alumnos que compartirán sus experiencias y mostrarán cómo se desenvuelven en un aula digital real.

–> Programa

–> Mira las charlas

–> Puedes valorar la jornada aquí

2011 noviembre 23
by admin
1 Comment

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa – Higidura sentsoreak

Mikel Lizeaga Antigua-Luberri BHI ikastetxean Fisika-kimika irakaslea da .
Lau urte darama sentsore digitalak laborategi-baliabide moduan erabiltzen.
Haren ikastetxea 2008-2009 ikasturteko Zientzia-hezkuntza  Programan
parte hartzeagatik sentsore digitalak jaso zituen eta Garatu ikastaro baten bidez haien erabileran trebatu zen.
Ordutik hona asko erabili ditu eta haren esperientzia azalduko digu hainbat jarduera praktiko eginez.

2011 noviembre 7
by admin
Comentarios desactivados en Wikiak, hezkuntza baliabidea

Wikiak, hezkuntza baliabidea

Wikiak, blogak, gdocs… erabiltzen bi urteotako lanaren berri eman nahi dizuegu.
Wikien bidez hainbat ekimen burutu ahal izan dugu:
Lan ildoak  eta gaiak lantzeko aurkezteko gunea :
http://gurelekua.wikispaces.com/6.mailako+gaiak
Arlo batzuetako materialak plazaratzeko:
http://erreseinak.wikispaces.com/6.+mailako+hizkuntza
Ikasleek, etxetik, lanak argitaratu dituzte, asteburuero berri bat:
http://erreseinak.wikispaces.com/berri6B
Hainbat lan arloaren arabera:
http://gurelekua.wikispaces.com/energialanak6b
Altxorraren bila ibili gara:
https://docs.google.com/View?id=dfqbwtmx_12dcqxdcgz
Ikasleen lanen topalekua:
http://gurelekua.wikispaces.com/ingu6.3gaia6B
Webquest hau google sites-en egina:
https://sites.google.com/site/arogaraikoetamodernoa/
Umeen lanak:
http://gurelekua.wikispaces.com/14gaiab

2011 noviembre 7
by admin
Comentarios desactivados en IKTak Ikas Komunitateetan

IKTak Ikas Komunitateetan

Ikas KomunIKTak

Gure Hezkuntza Proiektua Ikas Komunitate modura ezagutzen da. Ikas Komunitateetan irakaskuntzaren kalitatea emaitza akademikoen hobekuntzan eta ikasle guztien eskola arrakastan datza.

Horretarako Ikas Komunitateek elkarlotura duten lau ardatz jorratzen dituzte. Emaitza akademikoen hobekuntza, elkarbizitza, guraso eta eskola komunitatearen partaidetza eta azkenez, etengabeko formakuntza.

Testuinguru honetan IKTek sekulako garrantzia hartzen dute, bereziki irakas-ikas prozesuak baldintza hoberenetan garatzeko. Eta horren adibide dira, besteak beste, metodologia dialogikoan oinarrituriko “elkarrekintzako talde” eta “tertulia dialogikoak” bezalako aprendizai estrategietan IKTak duten presentzia.

Labur esanez, guk eraiki nahi dugun eskola-eredu dialogikoan ikasleen arteko elkarrekintzak eta teknologiaren erabilerak bat egiten dute curriculum konpetentziak bultzatzeko eta egungo informazio gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko.

2011 noviembre 7
by admin
Comentarios desactivados en Sare sozialak klasean: Twiducate eta Edmodo

Sare sozialak klasean: Twiducate eta Edmodo

Gure sistema erabat moztuta dago eta ezin da erabili Facebook bezalako tresnak, baina Twitter bezalakoak bai, modu kontrolatu batean, noski. Hori egiteko Twitter partikularrak eta pribatuak erabili genituen. Sistema honekin jarduera desberdin jorratu genituen, esate baterako Ginkana bat, datu arraro bat topatzeko, supergaldera bezalakoa, eta guztion artean, Inurri-adimenaz, emaitza topatuko dogu (pausu guztiak pantailatuko ditut, lasai). Jarduera erabat aproposa da Gizarte edo Natur Zientzietarako, datuak trukatzeko eta nola egiten diren bilaketak Ineten irakasteko.
Beste jarduera batek tresna berdinekin (Twiducate eta Edmodo), eta zuzenean Hizkuntzetan erabiltzeko, idazki bat osatzea du helburu. Irakasleak lehen esaldiak idazten ditu eta guztiok, bere ordenagailutik, jarraipena eman behar diote esaldiz esaldi. Irakasleak aukeratzen du hoberena eta bere testuan itsasten du, hurrengo jarraipenaren bila testu oso bat guztion artean egiteko.
Txapa bukatzeko, G+ -en aukerak komentatuko dizkiet, eta bere posibilitateak heziketarako!

Mikel Ortiz (Berriz BHI)

2011 noviembre 6
by admin
Comentarios desactivados en Eskola baterako IKTen garrantziaz

Eskola baterako IKTen garrantziaz

Maestro Zubeldia eskolan IKT arloari aspaldi behar duen garrantzia ematen diogu. Horregatik egun funtzionamendurako marko egonkorra prest daukagu. Eskema horren azalpena, nola lortu, zailtasunak, une onak eta txarren berri emango dizuet.
Dinamizatzailearen papera, zuzendaritzaren jarrera, irakasleria nola motibatu, nola planteatu helburuak, nola antolatu denborak, zein gutxieneko denborak behar diren, zer eskatu eta zer eman beharko liguke Administrazioak…eta amaitzeko zuen galderak.
Espero dut interesgarria izatea zuentzat.

Angel CamoiraAngel Camoira

1989 – 2011 Portugaleteko Maestro Zubeldia eskolako irakaslea

2011 noviembre 4
by admin
1 Comment

LAUAXETA KALERIK-KALE

IESMungiaBHI-ren proposamena duzue honako hau. Hasiera bateko helburua 4DBHko ikasleekin geolokalizazioa erabiliz literatura ibilbide bat osatzea bazen ere, geure herriko kaleei begirada bat eman ondoren, helburua egokitu eta zabaldu egin genuen.
Ibilbidea idazle bakar baten , Esteban Urkiaga “Lauaxeta”ren bizitzari eta idaz-lanei loturik egitea proposatu zuen irakasleak berritzeguneko Adela Fernándezekin hitz egin ondoren. Hasierako honekin batera beste helburu batzuk ere lotu zitzaiz-kion, hala nola: Udalari azken ekoizpena eskaintzea eta horretarako proposamen bat egitea alkate andreari, idazlearen biografia eta lanak ondo aztertzea, geolo-kalizazioaz batera kartel formatoa ere eskaintzea ondoren liburuxka bat osatzeko, informe bat burutzea eta, dena biltzeko asmotan, lan prozesu osoa hartuko zuen egunerokoa ekioztea glogster formatoan.
Lanaren alderik baliagarrienetarikoa ikasle taldearen inplikazioa izan da, bai hasierako helburuak zabaldu eta garatzean, bai idazlearen ezagutzaren bidez herriarekiko lotura sendotu dutelako.

2011 noviembre 2
by admin
Comentarios desactivados en Innovar pedagógicamente con tecnología y no morir en el intento

Innovar pedagógicamente con tecnología y no morir en el intento

El binomio educación y (nuevas) tecnologías es siempre controvertido. Más allá de la simple incorporación tecnológica en las escuelas, no exenta de problemáticas diversas, el debate en profundidad se encuentra esencialmente en buscar una auténtica renovación metodológica y una transformación educativa que permita estar a la altura de las circunstancias de la sociedad actual. Así mismo, el nuevo marco competencial exige cambios profundos en los procesos de enseñanza-aprendizaje en los que el alumno se convierta en el verdadero protagonista. Y la tecnología en general y las nuevas tecnologías de la información y la comunicación en particular, como defenderemos en la ponencia, son un gran medio y un gran pretexto para conseguirlo.

En la conferencia, abordaremos principalmente cuatro líneas de reflexión: en primer lugar un breve repaso al contexto sociotecnológico actual; en segundo lugar, nos centraremos en el profundo cambio en el que está sometida la escuela y los procesos asociados; en tercer lugar, revisaremos los procesos de innovación educativa con soporte tecnológico y los agentes implicados y, por último, en cuarto lugar, haremos un repaso a diez principios para innovar pedagógicamente con el soporte tecnológico y no morir en el intento.

Miquel Àngel Prats

2011 noviembre 2
by admin
Comentarios desactivados en Miquel Àngel Prats i Fernández

Miquel Àngel Prats i Fernández

Miquel Àngel Prats i Fernández es maestro, psicopedagogo y doctor en Pedagogía por la Facultad de Psicología, Ciencias de la Educación y del Deporte Blanquerna de la Universidad Ramon Llull de Barcelona. Actualmente, es el Director del CETEI (Centro de Tecnologías Ituarte) de la Fundación Joan XXIII y profesor de Nuevas Tecnologías Aplicadas a la Educación e investigador de la Universidad Ramon Llull, miembro del Grupo de Investigación PSiTIC. Durante su vida profesional, ha compaginado la actividad académica universitaria con la divulgativa en diferentes medios de comunicación. Exvocal de Comunicación del Colegio de Pedagogos de Cataluña, es también colaborador del Proyecto Edu21 y de Infonomia.
Mail: mangel@prats.cat
Twitter: @maprats

2011 octubre 31
by admin
Comentarios desactivados en Miguel Angel Prats Gipuzkoako Jardunaldi pedagogikoetan (2007ko ekainean)

Miguel Angel Prats Gipuzkoako Jardunaldi pedagogikoetan (2007ko ekainean)

Miguel Angel Prats, Ramon Llull Unibertsitatean irakaslea zelarik, orain dela 4 urte egon zen gurekin Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VI. jardunaldietan.
Hona ekartzen dugu bere hitzaldia: “Pedagogi berrikuntzak teknologi berrien erabileraz izan ditzazkeen erronkak, mugak eta aukerak“.
Aperitibo ederra.