jornada Eskola 2.0 jardunaldia

AlhóndigaBilbao azaroaren 30

LAUAXETA KALERIK-KALE

IESMungiaBHI-ren proposamena duzue honako hau. Hasiera bateko helburua 4DBHko ikasleekin geolokalizazioa erabiliz literatura ibilbide bat osatzea bazen ere, geure herriko kaleei begirada bat eman ondoren, helburua egokitu eta zabaldu egin genuen.
Ibilbidea idazle bakar baten , Esteban Urkiaga “Lauaxeta”ren bizitzari eta idaz-lanei loturik egitea proposatu zuen irakasleak berritzeguneko Adela Fernándezekin hitz egin ondoren. Hasierako honekin batera beste helburu batzuk ere lotu zitzaiz-kion, hala nola: Udalari azken ekoizpena eskaintzea eta horretarako proposamen bat egitea alkate andreari, idazlearen biografia eta lanak ondo aztertzea, geolo-kalizazioaz batera kartel formatoa ere eskaintzea ondoren liburuxka bat osatzeko, informe bat burutzea eta, dena biltzeko asmotan, lan prozesu osoa hartuko zuen egunerokoa ekioztea glogster formatoan.
Lanaren alderik baliagarrienetarikoa ikasle taldearen inplikazioa izan da, bai hasierako helburuak zabaldu eta garatzean, bai idazlearen ezagutzaren bidez herriarekiko lotura sendotu dutelako.