jornada Eskola 2.0 jardunaldia

AlhóndigaBilbao azaroaren 30

IKTak Ikas Komunitateetan

Ikas KomunIKTak

Gure Hezkuntza Proiektua Ikas Komunitate modura ezagutzen da. Ikas Komunitateetan irakaskuntzaren kalitatea emaitza akademikoen hobekuntzan eta ikasle guztien eskola arrakastan datza.

Horretarako Ikas Komunitateek elkarlotura duten lau ardatz jorratzen dituzte. Emaitza akademikoen hobekuntza, elkarbizitza, guraso eta eskola komunitatearen partaidetza eta azkenez, etengabeko formakuntza.

Testuinguru honetan IKTek sekulako garrantzia hartzen dute, bereziki irakas-ikas prozesuak baldintza hoberenetan garatzeko. Eta horren adibide dira, besteak beste, metodologia dialogikoan oinarrituriko “elkarrekintzako talde” eta “tertulia dialogikoak” bezalako aprendizai estrategietan IKTak duten presentzia.

Labur esanez, guk eraiki nahi dugun eskola-eredu dialogikoan ikasleen arteko elkarrekintzak eta teknologiaren erabilerak bat egiten dute curriculum konpetentziak bultzatzeko eta egungo informazio gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko.

Comments are closed.