jornada Eskola 2.0 jardunaldia

AlhóndigaBilbao azaroaren 30

Sare sozialak klasean: Twiducate eta Edmodo

Gure sistema erabat moztuta dago eta ezin da erabili Facebook bezalako tresnak, baina Twitter bezalakoak bai, modu kontrolatu batean, noski. Hori egiteko Twitter partikularrak eta pribatuak erabili genituen. Sistema honekin jarduera desberdin jorratu genituen, esate baterako Ginkana bat, datu arraro bat topatzeko, supergaldera bezalakoa, eta guztion artean, Inurri-adimenaz, emaitza topatuko dogu (pausu guztiak pantailatuko ditut, lasai). Jarduera erabat aproposa da Gizarte edo Natur Zientzietarako, datuak trukatzeko eta nola egiten diren bilaketak Ineten irakasteko.
Beste jarduera batek tresna berdinekin (Twiducate eta Edmodo), eta zuzenean Hizkuntzetan erabiltzeko, idazki bat osatzea du helburu. Irakasleak lehen esaldiak idazten ditu eta guztiok, bere ordenagailutik, jarraipena eman behar diote esaldiz esaldi. Irakasleak aukeratzen du hoberena eta bere testuan itsasten du, hurrengo jarraipenaren bila testu oso bat guztion artean egiteko.
Txapa bukatzeko, G+ -en aukerak komentatuko dizkiet, eta bere posibilitateak heziketarako!

Mikel Ortiz (Berriz BHI)

Comments are closed.