jornada Eskola 2.0 jardunaldia

AlhóndigaBilbao azaroaren 30

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa – Higidura sentsoreak

Mikel Lizeaga Antigua-Luberri BHI ikastetxean Fisika-kimika irakaslea da .
Lau urte darama sentsore digitalak laborategi-baliabide moduan erabiltzen.
Haren ikastetxea 2008-2009 ikasturteko Zientzia-hezkuntza  Programan
parte hartzeagatik sentsore digitalak jaso zituen eta Garatu ikastaro baten bidez haien erabileran trebatu zen.
Ordutik hona asko erabili ditu eta haren esperientzia azalduko digu hainbat jarduera praktiko eginez.

One Comment

  1. Kaixo Mikel,
    gaur Alhondigan egon naiz zure saioa ikusten eta oso praktikoak iruditu zaizkit ikasleek fisikako teoria/kontzeptu batzuk ulertzeko egin dituzun esperimentuak.

    Esperimentu batean (hirugarrena zela uste dut), objetuak aldapa baten gora eta behera egin behar zuenean, grafiko simetrikoa (kurba simetrikoa) atera behar dela esan duzu eta beti grafiko ez-simetrikoa ateratzen zaizula. “Ea badagoen hori azalduko dizun fisikoren bat” galdetu duzu. Bueno, ni ez naiz fisikoa eta agian astakeria haundi bat esango dut baina hor doa nire soluzioa:

    Zure esperimentuan gurdi bat “o–o” (barkatu grafikoak) eta sensoreak detektatzeko xafla txuri bat “I” erabili dituzu. Xafla hori, alde baten zegoen kokatuta eta ez erdian. Hau da, objektua ez zen simetrikoa.
    Nik uste dut, xaflak “ziklista efektua” egiten duela. Gorantzkoan frenatu eta beherantzkoan azeleratu. Azalduko dizut: ausartak diren txirrindulariak, aldapan behera doazela euren gorputza aurreko gurpileruntz botatzen dute azelerazio haundiagoa lortzeko(Samuel Sanchez), eta bildurtuta ipurdia sillinean daukatenak astiroago joaten dira(Schlek).
    Probatu ezazu xafla txuri hori erdian ipintzen eta ea zer gertatzen den.
    Blog honek eskeintzen didan grafikoak erabiliz:
    – Orain arte egin duzuna: Io–o (xafla gurpil eje baten gainean)
    – Nik esaten dudana: o-I-o (xafla karroaren erdian)

    Bueno, probatu eta kontatuko diguzu.
    Ondo ibili eta segi holantxeik!