eGela

Berritzegune Nagusia

Ikerketa lanak Lehen Hezkuntzan: prozedura bat (1.atala)

ikasleak lana aurkeztenAskotan, proposatzen dugu ikasgelan ikerketa lana egitea edo informazio txosten bat egiteko. Era analogikoan egin izan dugu. Ikus dezagun nola egin daitekeen era digitalean eta baita zer lantzen dugun ere.
Muchas veces hemos trabajado en el aula la búsqueda de información, la investigación para elaborar un informe. Lo hemos hecho de forma analógica. Veamos cómo podemos hacerlo con otras herramientas y qué pasos podemos seguir.

Lehenengo pausoa gaia hartzea izango litzateke. Interesgunea har daiteke edo gure programazioan agertzen den besteren bat (animaliak, gure herria, mineralak, landareak…) Edukin hori aitzakia da. Garrantzizkoa izango da prozesua, bidean landuko ditugun abileziak, produktua ekoiztea (txostena) eta plazaratzea (besteei komunikatzea).
Erabiliko ditugun tresnak:
Gdocs: dokumentu partekatuan talde edo bikoteen lana jasotzeko gidoia jarriko diegu. Bertan, aurkezpena ere prestatu daiteke. Gelako bloga badugu hau da aukerarik errezena.
Slideshare/ Issuu edo antzeko programak lana aurkezteko  eustarria, openoffice (impress) erabiltzekotan. Bi hauetan kontua irekitzea komenigaria da.
Picnik, online dagoen editore grafikoa (oso erreza maneiatzeko) argazkiak eginez gero.
Bilatzaileak :komeni da aldez aurretik irakasleak hainbat erreferentzia gune ematea ikasleei eta baita bilaketa egiteko estrategiak ere.

Prozedura, laburki:

  • Aldez aurretik irakasleak prestatu: zer produktua nahi duen, zelako edukiera izango duen (azkeneko itxura, edukiak…), nola egingo duten, epeak, ebaluazio irizpideak eta horiek ebaluatzeko erabiliko duen tresna (hau da, era analogikoan egingo liratekeen lanak). Honi gehituko genioke txostena besteen aurrean azalduko dutela (beste ikasgela kideei, kultura astean gurasoei….)
  • Ikasleak taldetan antolatzekotan, komeni da ardurak argi banatzea, jakinaraztea eskatzen duguna, talde lana ere nola ebaluatuko den…
  • Partekaturiko dokumentu batean, jasoko dute aurkitutako informazioa eta karpeta batean erabiliko dituzten baliabideak (irudiak, bideoak, infografien estekak eta abarrak). Urrats honetan oso inportantea da irakaslea gidatzea, aholkatzea, dokumentuan dagoena gainbegiratzea eta iradokizunak zein gomendioak ematea (ikasleen dokumentua berean feedback egiten).
  • Informazioa antolatu: honetan adostu beharko dute taldean nolako gidoia erabiliko duten, nola antolatuko duten informazioa aurkezpenean, zelako estrategiak erabiliko dituzten erakargarria eta esanguratsua izateko- entzuleentzako. Hemen, berriro, irakasleak gidatuko du taldea eta behar diren egokitzapenak egiten lagunduko die.
  • Aurkezpen-txostena prestatu: honetan edukiaren zuzentasuna zein forma aldetik bete beharreko irizpideak kontuan hartuko dituzte.
  • Emaitzak, ikerketa jakinaraztea: blog-ean txertatu eta beste taldeetako kideak, iruzkinen bitartez, ko-ebaluatuko dute lana (horretarako komeni da irizpideak, idatziz, ematea ikasleei) Besteen aurrean aurkeztuko balute, entsegua egingo lukete eta, baita urrats honetan, eraginkorrak izateko hainbat estrategia emango ditu irakasleak (tonua, keinuak, begirada, nola egin etenak …)

Urrats guztietan irakasleak  ari da ikasleei buruzko informazioa jasotzen: nola egiten duten lan, nola ados jartzen diren, ea era egokian murgiltzen diren saretik, zelako estrategiak dakizkiten erabiltzen, zertan behar dute sakondu eta abarrak… Ebaluazioa ari da egiten.
Azken oharra: hasten garenean modu honetan ikasgelan, hanka sartzeak egongo dira, akatsak, programak edo aparailuen erroreak eta abarrak. Hori guztia normala da (bizi izan nuen) eta naturaltasunez hartuko dugu, gu ere ikaste prozesuan gaude. Hurrengoan hobeto aterako da.

Bigarren atal batean, fitxa didaktikoa, ebaluatzeko tresna bat eta lantzen ditugun konpetentziak txertatuko ditugu.

Berta Martínez
Lehen Hezkuntzako irakaslea. Egun, Barakaldoko berritzegunean

Comments are closed.