eGela

Berritzegune Nagusia

HEZKUNTZA ETA IKT, HAUR HEZKUNTZA BARNE

Haur hezkuntzako haurrak teknologia berrien eta irudien kulturan erabat murgildurik daude, beraz errealitate horretan hesitu beharko genituzke.

Gaur egun inork ez du zalantzetan ipintzen IKTak  laguntzen digula irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, hau da, lagungarriak direla irakasten dugunean, proiektuak garatzen ditugunean, umeak elkarlanean ibiltzen direnean, komuneko lanak ipintzerakoan, konpartitzen dugunean, jolastean,… beraz laguntza hori kognitibo, soziala eta afektibo eran  ulertu eta aztertu behar dugu. Hau kontutan izaten badugu haur hezkuntzako umeak tresna digitalak erabiltzen dituztenean jolastu baino gehiago egiten ari direla esan dezakegu.

Los niños/as de educación infantil se encuentran inmersos en la cultura de la imagen y la tecnología y es en esta realidad en la que deberíamos educarles.

Hoy por hoy ya nadie pode en duda que el uso de las tecnologías de la información y la comunicación nos ayudan en el proceso de enseñanza-aprendizaje, es decir, que nos ayudan cuando enseñamos, cuando desarrollamos proyectos ,cuando los niños trabajan en grupo, a la hora de exponer trabajos, de compartir, cuando juegan,….., debemos entender y valorar esta ayuda tanto a nivel cognitivo, social como  afectivo. Si tenemos en cuenta todo esto a partir de ahora podemos decir, sin temor a equivocarnos, que los niños en infantil hacen algo más que “jugar” cuando utilizan estas tecnologías.

Badakigu haiek bakarrik ez direla gai izango informazioa bilatzeko edo ordenagailuaren maneiua menderatzeko baina gure eskuetan geratuko da etorkizunerako IKTekin aritzeko beharko dituzten oinarriak finkatzea.

Gure helburu nagusiena izango da IKTak eguneroko lanean integratzea naturaltasunez , inposatu edo behartu barik edota erabiltzen erabiltzeagatik, beraz integrazio hau koherente, eraginkorra eta kalitatezkoa izan behar da etekin onak atera nahi badizkiogu.

Teknologia berriak ikasgela barruan sartzeak lan aldaketa dakar, baina astiro eta lasaitasunez joan behar dugu, ezin ditugu aldaketa handiak egin egun batetik bestera;  ondo planifikatu behar ditugu gure estrategiak, hasi aurretik helburuak jarri eta zehaztu behar ditugu eta behar  denean aldatu, ekintzak ondo antolatu eta prozesuan sortzen direnak ondo txertatu, umeen interesak, baliabideak eta laguntzak ere  beti izango ditugu kontutan.

Orduan, nola hasiko ginateke? Hasieran errazena izango litzateke merkatuan eta interneten dauden baliabideak erabiltzea eta beste irakasleek egindako lanak ezagutzea, baina behin hasierako beldurra kenduta eta  sentitzean  konfiantza dugula gure buruengan, hasi beharko genuke IKTek eskaintzen dituzten aukera guztiak aurrera eramaten ( internet erabili, ordenagailuan idatzi, e-maila bidali, podcast grabatu,google maps erabili, aurkezpenak egin,….).

Lehenengo pausuak

Merkatuan eta interneten dauden baliabideak ezagutu eta aztertu behar ditugu, azterketan honetan balioetsi behar dugu ea  interesgarri, egokia, motibagarria, erabilerraza, interakziozkoa  eta esanguratsua diren ala ez .Aukeratutako baliabideak baldintza horiek betetzen dituen ziurtatzeko beharrezkoa izango litzateke irakasleak aldez aurretik frogatzea, hau da, ikasleei aurkeztu baino lehenago baliabideak dituen aukerak arakatu behar ditu, materialaren erabilera justifikatua eta aurreko hausnarketa eskatzen bait du.

Azalpen gutxi eman ondoren umeei utzi behar diegu ordenagailuaren aurrean aritzen  (hasieran bakarka baina gero hobe da binaka ezartzea). Oso ekintza errezak proposatuko dizkiegu: ordenadorea piztu eta itzali, saguarekin jolastu ( mugitu, arrastatu,klikatu, eskerreko botoia,…), teklatua ezagutu ( non dauden hizkiak, zenbakiak, geziak, enter,…) CDa sartu eta ikonoaren gainean klik egin martxan ipintzeak …. eta haiei bururatuko zaizkien mila gauza gehiago. Ikasketa prozesu hau  behar beharrezkoa da ume txikientzat . Sarritan utzi behar diegu horretan aritzeko, gero eta autonomogoak izaten lortu arte, praktikatzen duten bitartean  dena ukitzen hasiko dira, ukitzeagatik, zer dauden egiten edo zer lortu nahi duten jakin barik baina saiakera asko egin ondoren  konturatuko dira egindako ekintzaren zergatiak eta ondorioak.

Hortik aurrera behin eta berriro eskatuko digute gauza bera egiteko segurtasuna eta  arrakasta bilatzeko nahian, adi egoten bagara konturatuko gara haientzat egorera horiek oso motibagarriak eta baikorrar direla.

Behin ordenagailuaren erabilera menderatuz gero hasi beharko genuke, lehen aipatu dudan moduan, testuinguru esanguratsuan erabiltzen ( proiektuak burutzean,gurasoei informazioa ematean, eguneroko errutinetan,…), baina hau bigarren pausua izango zen .

Comments are closed.