eGela

Berritzegune Nagusia

IKTak Hizkuntzen Trataera Bateratuaren ibilbidean

Hizkuntzen Trataera Bateratuak (HTB) zera bultzatzen du: ikastetxeko  hizkuntza kurrikular guztiek printzipio eta ikuspegi metodologiko berberak erabiltzeaz gain, landu beharreko edukietako batzuk elkarrekin partekatu eta banatzea. Euskal Autonomia Erkidegoa aitzindaria izan da honelako planteamendu bateratzailea ezartzen bai curriculumetan bai berrikuntza eta prestakuntza proiektuetan eta IKTak ezinbesteko lanabesak dira planteamendu didaktiko eta metodologiko hori ikasgelara eramateko eta hizkuntza irakasleak elkarrekin koordinatzen laguntzeko; izan ere, banakako lanaren aldean lankidetza ahalbidetzen dute.

El Tratamiento Integrado de Lenguas (TIL) promueve que todas las lenguas curriculares de un centro escolar compartan los mismos principios metodológicos y el mismo enfoque didáctico e, incluso, se repartan y distribuyan entre sí parte de los contenidos de trabajo. La Comunidad Autónoma del País Vasco ha sido pionera en la implantación, tanto en sus currículos como en sus proyectos de innovación y de formación, de estos planteamientos integradores y las TIC se han revelado como una herramienta imprescindible para llevar a cabo las propuestas didácticas a las aulas y motivar al profesorado de las diferentes lenguas para coordinarse entre sí porque facilitan el trabajo compartido frente al trabajo compartimentado

Duela zazpi urte hasi zen IKTen ekarpena Hizkuntzen Trataera Bateratua bultzatzen laguntzeko. Garai hartan, testuen ulermen eta ekoizpen jardueretan gelarako baliagarriak izan zitezkeen testuak bildu eta  testu errepertoria web orria sortu zen, irakasleei laguntzeko asmoz.

Ondoren, Hizkuntzen Trataera Bateratua Programaren Lehen Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako unitate didaktikoak etorri ziren. Horietan, IKTek ageriko presentzia dute informazioa bilatzeko eta azken ekoizpenak gauzatu eta jakinarazteko. Horretaz gain, unitateak ikasleen gaitasun digitala bultzatzeaz gain, oso egokiak dira ADIarekin,  arbel digitalarekin, alegia, lan egiteko.  Era berean, IKTek lagundu zuten Programaren web orrian ikusgai eta eskuragarri dauden unitate didaktikoak zabaltzen.

Hizkuntzen Trataera Bateratuaren unitate didaktikoen esperimentazioaren ondorioz ikasleen ekoizpenak heldu zirenean, IKTak baliatu zituen berriz ere HTB programak horiek zabaldu eta beste zentro batzuekin konpartitzeaz gain, hizkuntzen ikas-irakaskuntza eraginkorragoa lortzeko beste metodologia bat ere aplika daitekeela erakusteko. Blog bat argitaratu zen ikasleek sortutako ahozko eta idatzizko testuen erakusleiho izateko: bideoak, audio grabazioak, testu digitalizatuak … Ekoizpen horiek frogatzen dutenez, modu planifikatuan eta ekoizpen prozesuaren atalak behar bezala lantzen badira, ikasleen hizkuntza erabilerak asko hobetzen dira.

Bestalde, Getxoko Berritzeguneko HTB mintegiko irakasleak material digital bateratua sortzen hasi ziren. Horren ondorio dira, besteak beste, ondoko webquestak: gaztelaniaz, Las fábulas; euskeraz, kontaketa; eta ingelesez, gutuna.

Baina sareak ematen dituen aukeren bilakaera geldiezina da. Horregatik, 2008-2009 ikasturtean web estatikoen formatua bertan behera utzi eta bloga aukeratu zen unitate didaktikoak sortzeko euskarri gisa. Horrela egin ziren, esaterako, Salud, Osasuna, Sante eta Health lau unitate didaktiko bateratuak.

Osasunari lotutako gai desberdinak jorratzen dira lauretan, baina laurek, testu-genero desberdinen bidez, testu-tipo bera jorratzen dute, argudio testua, hain zuzen ere: gaztelaniaz, iritzi-artikulua; euskeraz, berriz, mahai-ingurua; ingeleserako proposamen didaktikoan, zuzendariari gutuna; eta, azkenik, frantsesa lantzeko proposamenean, gutuna.

Egun,  beste aldaketa bat heldu da eta irakasleen lan taldeak Google SITES ari dira erabiltzen euskarri digital gisa. Teatro-Tehatre-Antzerkia proposamen didaktikoa, esaterako, oso adibide ona da Googlek eta web 2.0k ematen dituzten aukera anitzak ikustarazteko.

IKTek lagundu egin dute HTB programa zabaltzen, material digitala sortzen eta lana konpartitzen. IKTrik gabe, HTB programak egin duen ibilbidea askoz ere murritzagoa eta mugatuagoa izango zen.

(Educ@ con Tic gunean Blogge@ndok argitaratutako testutik moldatua)

Berritzegune Nagusia

Hizkuntza arloa eta HTB programa

Comments are closed.