eGela

Berritzegune Nagusia

Powers of Berrobi

Guk ere...Adoptar un recurso global y reconstruirlo según sus posibilidades y necesidades, eso es lo que han hecho las niñas y niños de San Andres Herri Eskola de Berrobi con el vídeo Powers of Ten (Leer todo el artículo)

2011. urte lehenean gaude eta inguruko eskola guztietan ikasleen koadrilak euren gaitasunen bila dabiltza, eskola-kudeatzaileak zilarrezko, urrezko edota planitozko Qen atzetik eta, edonon, bizikidetza-planak agertzen dira; ¿guztietan?, ez! badaude oraindik batzuk eutsi egiten diotenak goiari: uniformizazioaren aurka, konpetitibitatea sahiestuz, indibidualizaziori aurre eginez lankidetzan arituz, eskola batzuk eutsi egiten diote goiari eta horien artean zenbait Eskola Txiki ere egon badaude (Bizkaia, Gipuzkoa).
Maixu-maistrek gidatuta, Eskola txikiek,  ilusio handiarekin, herrietako alaitasuna, bizia eta neska-mutilak euren etxeko ingurune gertuan mantentzen dituzte. Eskola txikiak sare publikoko ikastetxeen 10% dira, gutxi gorabehera, eta euren modelo pedagogikoari eusten diote epeltasunatik, edadeen nahasketak naturalitatez hartuz eta ateak irekita mantenduz inguratu nahi den ororentzat.
Gipuzkoan 25 bat dira eta elkarrekin lan egitera ohituta daude, koordinazioa eta prestakuntza aukera propioak mantentzen dituztelarik; Bizkaian beste horrenbeste dira eta prozesu berean abitu dira.  Maisu-maistrok maiz ikus daitezke, ilusioz beteak, Durango,  Lasarte-Oria zein Zarauzko berritzeguneetan prestakuntza saioetan parte hartuz, euren blogak koordinatuz, kirol topaketak antolatuz, laguntza eskaerak luzatuz, webguneak eguneratuz, eta inoiz ez atzean geratuz… tarea asko baina ahaztu gabe garrantzirik handiena duena: ikasleak beti aurrera bultzatzea.
Gaur egungo munduan landa-eskolak elkarren gertu daude eta, baita ere, mundu guztiaren gertu, sarearen bitartez. Horrela, euren lanaren emaitzak Interneten bitartez denon esku utziz euren lanari ikuspegi zabala eta aberasgarria eskaintzen diote. Horren adibide bat Berrobiko San Andres Herri Eskola da. Bertago blogean http://sanandreseskola.blogsome.com/ ikus ditzakegu zein proposamen eta jarduera anitzak lantzen dituzten: palindromo-lehiaketa, mozorrogintza, poesia-emanaldiak eta matematika ugari neurketen inguruan.
Berrobiko neska-mutilek Powers of Ten bideoa (ikusi ingelesez, gazteleraz edo euskaraz) egokitu dute euren beharretara eta ingurunera. Horrekin gogorarazi digute mundu-mailako kontuak gureak egin ditzakegula eta horrela jokatzea denontzako aberasgarri izan daitekeela. Horregatik eta erakusten diguten ilusioarengatik Berrobiko San Andres Herri Eskolako neska-mutilak Powers of Berrobi dira.

Euren jokaerarekin matematika ingurune gertutik ikas daitekeela erakusten digute, elkarrekin eginez, ondo pasaz, IKTak erabiliz eta mundu zabalarekin partekatuz. Bejondeizuela!

Santiago Fernández ¬ José Manuel López

Comments are closed.