eGela

Berritzegune Nagusia

Ubuntura etorri berri baten abenturak.

Ubunturen logoaIrudiaren egilea:  Isriya Paireepairit – Flickr: isriya

Bigarren urtea dugu Eskola 2.0 proiektua abiatu zenetik eta hau da, hain zuzen ere, post hau idazten duenak, daraman denbora sistema eragile honekin. Aurretik zenbait saiakera egina naiz: ordenagailu zahar batean instalatu eta frogatu Linux-eko distribuzio bat edo beste, CD-live formatuan erabili, etab…., baina beti denbora gutxi irauten zuen ekimen horrek. Oraingoan, berriz, proiektu honetako ordenagailuetan instalatuta dagoenez ez dut beste aukerarik izan eta buru belarri sartu naiz Software askearen munduan.

Post hauetan nire esperientziaren berri ematen saiatuko naiz: izan ditudan arazoak, nola konpondu ditudan, sarean aurkitu daitezkeen laguntza gune interesgarrien helbideak, instalatu daitezkeen programa interesgarriak, etab…

Se cumple el segundo año desde que el proyecto Eskola 2.0 se puso en marcha y este es, concretamente, el tiempo que lleva quien escribe este post con este sistema operativo. Había hecho algun intento que otro por familiarizarme con este sistema operativo antes: instalar y probar distribuciones de Linux en ordenadores viejos, usar Live-CDs, etc…., pero siempre habían durado poco tiempo. En este momento, al contrario, al estar instalado como alternativa a Windows en los ordenadores de este proyecto no he tenido más alternativa y aquí estoy inmerso en el mundo del software libre.

En estos posts intentaré contar mi experiencia: los problemas habidos, como los he solucionado, direcciones de lugares en la red donde encontrar ayuda, programas interesantes a instalar, etc…

Ubuntu Debian GNU/Linux-en oinarritutako GNU/Linux banaketa bat da, erabiltzaile arruntari sistema eragile eguneratua eta egonkorra eskeini nahi duena, bereziki instalazio eta erabilerari dagokionez. Beste banaketa batzuk bezala lizentzia aske edo kode irekiarenpean banatzen diren software pakete anitzez osatua dago.

Canonical Ltd,.k babesten du, Mark Shuttleworth, hego afrikako, enpresariaren britainia handiko enpresa bat da, berau salduz dirua irabazteko asmoa alde batera utziz, sistema eragilearekin lotutako zerbitzuen eta aholkularitza teknikoaren bitartez irabaziak lortzen duena.

Sei hilabetetik behin Canonicalek, hamazortzi hilabetez eguneratzen duen bertsio berri bat argitaratzen du: sekuritate eguneraketen bidez, akats kritikoen partxeekin eta programen eguneraketekin. LTS (Long Term Support), bi urtetik behin argitaratzen dena, hiru urtez du eguneraketak idazmahaiko bertsioetan. Informazio honekiko lotura: http://es.wikipedia.org/wiki/Ubuntu_Linux.

Dakizuenez, Eskola 2.0ko ekipoetan Ubuntuko bi bertsio ezberdin daude, iazko ekipoetan instalatu zen Ubuntu 9.04 bertsioa eta aurtengo ekipoetan, berriz, 10.04. Lehenengoa, sei hilabetetik behin argitaratzen den horietakoa da: 2009ko Apirilean argitaratua, bigarrena, berriz, 2010ko Apirilean argitaratu zen. Eskola 2.0ko ekipoak prestatzen hasi ginenean lehenengoa zegoen indarrean, 9.10 bertsioa oraindik kaleratu gabe zegoen. Ekipoak heldu ondoren eta eguneraketekin hasi ginenean zenbait arazoetaz ohartu ginen, bertsio eguneraketak egiterakoan audio driver-ekin arazoak izaten ziren eta ondorioz ez zen soinurik entzuten ekipo horietan. 10.04 bertsioa atera zenean aukera ezin hobea ikusi genuen ziurtasunez jokatzeko bertsio eguneraketetan: LTS eguneraketa ateratzen zenean hura deskargatu frogatu ekipo batean eta ondo zihoala ikusi ondoren liberatu ekipo guztiak eguneratzeko.

Denborarekin eguneraketen zerbitzu orokor bat ezarriko delakoan gaude, baina hori ez da gaurko egoera, beraz, norberak egin beharko du eguneraketak eskuz ordenagailua ahalik eta ondoen izateko, horretaz ere jardungo dugu blog honetan.

Ubuntuko aplikazioak: Ubuntuk dakarren aplikazio nagusiak honakoak dira: Mozilla Firefox web arakatzailea, Evolution e-posta jasotzeko eta bidaltzeko bezeroa, Totem multimedia erreproduktorea, Rhythmbox musika erreproduktorea, PiTiVi bideo editorea, Brasero CD/DVDak grabatzeko, Open Office ofimatika paketea, eta Ubuntu Software-Biltegia aplikazioak bilatzeko eta instalatzeko instaladore nagusia.

Aplikazio hauetaz gain, badira beste batzuk oso erabilgarriak bihurtuko zaizkigunak: argazkiekin bideo muntaiak egiteko, Ubunturen instalazioa doitzeko programak, Rar formatuan dauden artxiboak deskomprimitu ahal izateko etab….

Hauek ditugu beraz, hemendik aurrera hizpide izango ditugun gaiak, zuen ekarpenen zain… laister arte.

Author: Koldo Etxebarria

Eibarko Berritzeguneko IKT Programaren Aholkularia.

Comments are closed.