eGela

Berritzegune Nagusia

eTwinning Proiektua: “pixka bat es mucho”

Aurreko astean, Eskola 2.0n, eTwinning lankidetza proiektu baten esperientzia partekatzeko aukera izan  genuen, Juan F. Peñas, San Babil ikastetxeko (Ablitas-Nafarroa) irakaslearen eskutik.  Seigarren mailako tutore honek azaldu zigun modu apalean, horrelako proiektuek erabateko zentzua eman diezaiokeela gelako lanari eta oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko aukera aparta eskaintzen digutela.

Recientemente, tuvimos la oportunidad de compartir en Eskola2.0 una experiencia  del proyecto europeo eTwinning, de la mano del profesor Juan F. Peñas CEP San Babil (Ablitas-Navarra). Este tutor de 6º nos mostró y demostró de manera sencilla, cómo se puede dar coherencia al trabajo de aula a través de este tipo de proyectos, y qué potencialidades nos brindan para desarrollar  las competencias básicas de nuestro alumnado.


Juanek dagoeneko, 7 urte daramatza horrelako proiektuetan (2004-2011) lan egiten. Instituto de Tecnologías Educativas ITE-n eTwinningen ikastaroa egin ostean, sartu zen estreinakoz, eta zorte handia izan zuen hasieratik, ikastetxea zein irakasle bazkidea berehala topatu zituelako: Bradley Primari Scholl Ingalaterran.  Izan ere, irakasle honen  kezka nagusia beti herri txikietako haurrek beste herrialdetako ikaskideen bizipenak trukatzea izan baita.

Lehenengo hiru ikasturtetan (2004-2007) proiektu hauek burutu zituzten, hurrenez-hurren: “Aquí hay natura”, “Mi escuela, mi pueblo” eta “Mi familia”; funtsean gai horien lan trukaketak eman zirelarik.

Hortik aurrera, ikasleen arteko lankidetza sustatzeko asmoarekin, 2007-2008an PERIODISTAS / JOURNALISTS proiektua adostu zuten Bradleytarrekin. Honela, denon artean hilabetekari bat argitaratuko zuten, batzuk eta besteok aukeratutako albisteekin. Horretan eskolako ingeleseko irakasleak lagundu zien albisteen titularrak eta laburpenak itzultzen, gainontzean gaztelaniaz garatzen zituzten berriak.  Proiektua esanguratsua gertatu zen eta  ITEk saritu egin zien.

2008 / 2009 – ABRAZO: OUR VIRTUAL CITY proiektua garatu zuten.

2009-2010 ean taldekideak zabaltzea erabaki zuten eta Ingalaterrako Bradley  eskolako kideez gain Poloniako Zory herriko eskola-kideak ere lotu zituzten “COMICNICATION” izeneko proiektuan. Bertan, ikasleek Comic-iak landu zituzten euren pentsamendu, bizipen, iritzi … ea adierazteko, beti ere, lankidetza bultzatuz:

“ Es en las dos últimas fases del proyecto (“We write, you draw” y “We start, you continuos”) donde se realizan verdaderas actividades colaborativas: En la primera, escribiendo cada grupo el diálogo de la historia y posteriormente realizando su grupo hermanado las viñetas de los comics con sus propios dibujos y el texto aportado anteriormente. Los trabajos se realizaron con Powerpoint y se alojaron en la página web de Calameo para facilitar y motivar su lectura. En la segunda, algunos grupos empezaban un cómic con dibujos y textos en la página web de Pixton y, consecutivamente, el resto de grupos hermanados  continuaban la historia del cómic con sus propios textos y dibujos, de manera, que la historia tuviera coherencia entre las distintas aportaciones”

Proiektuan arlo curricular gehienak lotu zituzten: hizkuntza, ingurune, plastika, informatika …  disziplinarteko lana funtzionala bezain motibagarria gertatuz ikasleei.  ITEren saria ere jaso zuten.

Juanen hitzetan azkeneko proiektu honetan lortu du gauzatzea, halako proiektu batek bete nahi duen xedea: “ ikasle ezberdinen arteko lankidetza eraginkorra” lan erronka bat  medio. Izan ere, erronka horien aurrean ikasleek askotariko adimenak aktibatu egin behar ditu (interpertsonala, intrapertsonala, linguistikoa, artistikoa …); oinarrizko gaitasunak modu eraginkorrean garatuz: komunikatiboa, zientifikoa, soziala-kulturala eta kulturartekoa, digitala, ikasten ikastekoa …

Ez da hutsala bada, Juanek eta bere proiektu kideek agerian utzi digutena: gelako lanari koherentzia eta zentzua emanez gero, etekin andana atera diezaiokegu …. ikasleen mesederako. Argiago esanda, “pixka bat es mucho”.


Comments are closed.