eGela

Berritzegune Nagusia

Ibilbide matematikoak: Berriozarreko Alde Zaharraren adibidea

Es difícil conjugar muchas de las propuestas didácticas innovadoras de las matemáticas en una única actividad pero creemos que el ejemplo de los itinerarios matemáticos no anda muy lejos: estudio del entorno, matemáticas para la vida, matemáticas en contextos, resolución de problemas y uso de las TIC se pueden engarzar en una estimulante actividad que reconozca diferentes aspectos matemáticos del entorno de, por ejemplo, nuestro Instituto. Un excelente ejemplo es la propuesta de Josu Orbe: Itinerario matemático por el Casco Antiguo de Berriozar. (Leer artículo completo)

Zaila da matematikaren proposamen didaktiko berritzaile anitz jarduera bakar batean elkartzea baina, gure ustez, ibilbide matematikoa helburu hori lortzetik gertu xamar dabilen bat da: ingurumenaren ikerketa, bizitzarako matematika, matematika kontestuetan, problemen ebazpena eta IKTen erabilera jarduera pizgarri eta estimulatzailean batu daitezke inguruneko alderdi matematikoen azterketa sustatzeko, gure institutuaren ingurunekoa, esaterako. Fernando Corbalánen artikulu batek Sigma Aldizkariaren 30. zenbakian argitaratutakoa, Rutas matemáticas por nuestra localidad, ibilbide matematikoek matematikaren ikaskuntzarako eskeintzen dituzten aukeren berri ematen du. Hiriko matematikari buruzko informazioa biltzen duen beste web bat José María Sorandoren A pie de calle. Matemáticas en la ciudad da eta Ven x + matemáticas atarian aurki daiteke.

Ibilbide matematikoen adibiderik interesgarrienetakoa Josu Ostaren Itinerario matemático por el Casco Antiguo de Berriozar dugu. Bertan, Berriozareko kaleetan egin beharreko tareak aurkitu ditzakegu: trafiko seinaleen gainekoak, harraskaren bolumenen kalkulua edota palmondoen altuerarena, zenbaki bereziak, simetriak eta translazioak… batetik eta gelan osatu beharreko beste batzuk, bestetik. Guztietan liburuetan aztertutako alderdi geometrikoak eta kalkulu anitzak kontestuetan ezarri eta Institutuko ingurunean begizta daitezke. Horrezaz gain, dokumentua matematikarien ikuspegi interesgarri batekin agertzen zaigu: galdera sorta bat moduan non ikasleek lankidetzan jorratuz erantzunen bila abia daitezen sustatu nahi den.

Klik egizu esaldin honetan Ostaren lanak ikuskatzeko

Badaude beste zenbait adibide sarean hirietan zein ikastetxen inguruetan ibilbide matematikoak argitzeko, esate baterako: Rutas matemáticas por Valencia, Un recorrido matemático por Motril, Un recorrido matemático por el Parque del Agua de Zaragoza, Recorrido matemático por Alicante, Rutas matemáticas por Cordoba

Baina ibilbideak ez dute zertan bakarrik lurraldeetan gauzatu behar babaitadue denboran zehar antolatutakoak ere, pertsonai baten biografia argitzeko, esaterako: Un recorrido matemático por la biografía del P. Usera; beste zenbaitetan, gai bat aitzakia, ibilbide tematikoak egin ohi dira, hirietan agertzen diren eraikinak aztertuz kasu: Edificios matemáticos; eta jarduera honetan hasteko ez dago edade minimorik, izan ere, eta Recorrido geométrico por la ciudad también en infantil y primaria artikualuan ikus daiteke moduan Haur Hezkuntzatik hasita erabil daitezke ibilbide matematikoak klaseak erakargarriago eta motibagarriagoak gauzatzeko.

Jarduera desberdinak baina helburu komun bat: ikasleen begirada matematikoa piztu, euren ingurune gertutik abiatuta, errealitatearen ikuspegi aberatsagoa izan dezaten.

Santiago Fernández & José Manuel López

Comments are closed.