eGela

Berritzegune Nagusia

Lehen hezkuntzako klaustro birtuala. Zertarako,baina?

Red docente valenciana wikitik hartua

Este viernes finalizó el plazo de presentación de los nuevos proyectos de innovación. Muchos de los presentados tienen como eje las competencias básicas, todos están centrados en los planes de mejora. Las coincidencias en los temas a abordar en los próximos cursos son muy grandes, entre estos está, por ejemplo, el desarrollo de la competencia lingüística. Líneas muy comunes de planteamiento son ajustes metodológicos , formación y consenso sobre el tratamiento en las aulas (en todos los niveles y áreas…), la inclusión de herramientas digitales en los diseños y en el propio trabajo del claustro, la planificación de actividades comunicativas… Estas tareas son comunes y compartidas por muchos centros de educación primaria. Planteo aquí la posibilidad de crear una red de trabajo intercentros que ayude a llevarla a cabo colaborativamente (mejor aún, cooperativamente), compartiendo significados, tareas y materiales con el fin de que rompamos el aislamiento, primero del aula, y luego del centro que, siendo una característica de nuestra tradición, creo debe ser superada cuanto antes, de la misma manera que en la sociedad se van rompiendo las barreras y los aislamientos.

Ikasturte honetako berrikuntza proiektuen deialdia amaitu berri da. Aurkeztutakoen artean, askok hobekuntza planei buruzkoak izango dira. Haien artean Komunikazio gaitasunaren garaperakin lotuta hainbat. Nola kudeatuko dugu konpetentziak eskatzen dituen jardueren diseinu desberdin, aberatsago eta komunikatiboago gehienetan testu liburuarekin lan egiten badugu? Nola egingo diegu aurre kalitatezko baliabide txokoa egiteari edo jardueren diseinuei arlo guztietan, maila guztietan?

Ez da gai berria baina azken bolada honetan somatzen dut premiazkoagoa dela irakasleok planteatzea ea bakardadean lan egitearen ohiturarekin jarrai dezakegun. Eskoletako harresitik at begiratzen badugu, gizartean ikusmira jarrita, ez da kontu berria kolaborazioa, elkarlana… Normalean elkarteekin lotua ikusi ohi dugu. Ulertzen dugu elkarteek, funtsean, antolamendu hori berezko dutela. Orokorrean pentsatu ohi da eskolan desberdin funtzionatzen dugula…
Sare birtualak heldu zirenean ikusle jokatu du eskolak, baina ez dugu somatu gure lanerako eremu propio izan zitekeenik, ezta lana errezago egiteko duten balioa igerri ere.

Zer dela eta? Nire ustez, tradizioan datza jokabide horren azalpena. Bakardadea, ikasgela eta bertan geratzen den egunerokoa da gure mundua. Egia da eskolan ere lantalde desberdinak existitzen direla:  zikloak, batzar pedagogikoa… baina ikasgelatik kanpoko zereginak egiteko hartzen direla: antolamenduzko kontuak, komuneko jarduerak eta ospakizunak… Hauek dira talde horien egitekoak, oro har. Hau ez da ikastetxe guztietan gertatzen baina nahiko jokabide arrunta da gehienetan. Gainera, nahiz eta talde eragileak izan, dugun desafioa askoz ere konplexua da eta honek eskatzen du beste lan egiteko era.

Hori dela eta, ez da harritzekoa,  Interneten sorturiko klaustro birtualak, non  elkartasuna, kooperazioa eta ideien zein materialen partekatzea posiblea den. Are gehiago, komuneko proiektuak egiteko sareak sortzen ari dira nonnahi.

Hausnarketa honek helburu bakarra du: aldarrikatzea eskolaren etorkizunerako elkar lana eta sareak ezinbestekoak direla. Sortzen diren aldaketei aurre egiteko ezin dugu bakardadean jarraitu. Bi aukera daude gainezka gaudenean: ezkutatzea, ikasgelako ateak itxi eta jarraitu egiten egin ohi duguna edo ateak zabaldu eta besteekin batera aurre egin aldaketei. Bakarrik ez gaudela jakin badakigu, baina gai izango gara beste irakasleekin partekatzen? Helburu komun batekin lan egiten? Gure baitan dugun sinesmenei alde batera uzten, neurri batean, erakitzeko errealitatearekin lotuagoa den eskola berria?

Bitelia gunetik hartua

Hobekuntza planen erronka dugula eta ikastetxe askotan konpetentzia bera dutela ardatz, aukera paregabea dugu aberatsak izango diren jarduerak elkarlanean prestatzeko, nola atera diren komentatzeko, baliabide biltegia osotzeko…

Barakaldoko berritzegunetik, esate baterako, eskaitzen dira foroak gure zalantzak, eskaerak edo beharrak plazaratzeko, esperientziak elkar trukatzeko eta baita irakasle lan taldeak osotu eta elkargunea izateko ere. Moodle plataforma denez, izena eman eta bertakoek partekatzen dute lana. Horren oztopoa izan daiteke txoko itxia bihurtzearena.

Aukera zabalagoak atsegin ditut gehiago, sarearen hariak luzatu eta trinkotzeko. Hau egiteko tresnak ere badaude. Bloga, hau sortu dugu hobekuntza planeko ekintzak gauzatzeko bateragunea. Bertan, dokumentazioa, materialak eta elkarrekiko iruzkinak partekatzea espero dugu.
Sare soziala
, Wikiak, Siteak… Leku birtuala aukeratzea errazena litzateke. Abiapuntua nahia da. Prest zaudete?

Amaitzeko, Jordi Adell-ek esandako esaldi honekin amaitzen dut: “Si cada profesor comparte una sola actividad existosa de las que realiza con sus alumnos/as, en poco tiempo podríamos disponer de un banco extenso de buenas prácticas”
Berritzeguneetatik prest gaude egitura hori errazteko bideak zabaltzeko. Eta sartzeko mamian, ekainaren 27an aukera duzue beste irakasleekin elkartzeko Ikasblogak 2011 Jardunaldian, Bilboko  Ingienarien Goi Eskolan.

Comments are closed.