eGela

Berritzegune Nagusia

Digital Citizens: Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza lantzeko unitatea

Liberdade de escolha / Freedom of choice
photo by Cristiano de Jesus on Flickr

The post outlines the structure, methodology and 2.0 apps used in “Digital Citizens”, a lesson plan for the Citizenship and Human Rights Education subject in the Trilingual Framework of the Basque Compulsory Secondary Education. It also weighs up the outcomes of its use in the classroom.

El post resume la estructura, la metodología y las herramientas 2.0 utilizados en la unidad didáctica “Ciudadanos Digitales” para el área de Educación para la Ciudadanía y los Derechos Humanos de ESO dentro del Marco de Educación Trilingüe de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como las impresiones extraídas de su uso en el aula.

When things come at you very fast, naturally you lose touch with yourself. Anybody moving into a new world loses identity… So loss of identity is something that happens in rapid change. But everybody at the speed of light tends to become a nobody. This is what’s called the masked man. The masked man has no identity. He is so deeply involved in other people that he doesn’t have any personal identity.

Hala zioen Marshall[1] gureak azkarregi datozkigun gauzek eragiten diguten identitate ezaz eta sortarazten duten maskaradun gizakiaz. Egun ere, hezkuntza munduan arineketa batean bizi eta aldaketa andana jasotzen ari garela (bazen garaia!) begitantzen zaigu eta horrexegatik “Hiritar Digitalak” unitatea sortu dugu, gure gazteek euren nortasun digitala eraiki dezaten laguntzeko asmoz, patxadaz hausnartu dezaten.

Unitatea Hezkuntza Marko Hirueledunerako prestatu dugu eta, beraz, ez dugu ahaztu nahi izan geure ikasleek ingeles hizkuntza ere landu behar dutela. Biak uztartzeko SIOP[2] protokoloa erabili dugu, metodologia argia eta sistematikoa eskaintzen digulako:

  • eduki eta hizkuntza helburuak, edukiak, materialak eta jarduerak hautatu eta egokitzeko,
  • gelako aniztasuna aintzakotzat hartuz ikasleen oinarria ezagutu eta artez ezartzeko,
  • input ulerterraza eskaintzeko,
  • eredu eta aldamioen bitartez jakintza eraikitzeko,
  • interakzioa, bitartekaritza eta kolaborazioa sustatzeko,
  • hizkuntza trebeziak orekaz lantzeko eta testuinguru barrietan aplikatzeko,
  • irakasleon betebeharra argitzeko eta
  • errepasoa eta ebaluaziorako irizpideak finkatzeko.

Nazioarteko “Internet Safety” egunerako kanpaina abiapuntutzat hartuz, lau jarduera nagusi proposatu dizkiegu ikasleei: interneten erabilerari buruzko inkestak egin eta interpretatzea, hiztegi digital kolaboratiboa sortzea, kanpainarako pecha kucha[3] aurkezpenak atontzea eta kanpaina aurkezteko gutunak[4] idaztea.

Popplet

Beheko kronogramako leihoak (ez datoz bat saio kopuruarekin) irekiz gero, landu ditugun jarduearak eta trebeziak eta erabili ditugun lanabesak ikus daitezke.

Dipity

Unitatea bideratzeko 2010-11 ikasturteko azken hilabetea erabili ondoren denerik darabilgu buruan: zalantzak (nola sustatu etxeko lana eta ahalegin pertsonala, nola iritsi ikasle hura edo bestearengana), hobetu beharrekoak (jarduera hau eta hangoa ere) baina batez ere, poza.

Pozgarria izan da ikasleek maileguan hartutako netbookak nola zaindu dituzten ikustea (eskerrik asko Eskola 2.0ko kideei eskainitako erraztasun eta baliabideengatik), egunero, konektibitate arazoak izan ditugunean ere (by Juniper, what an Odissey!), erakutsi duten interesa, talde lana nola bideratu duten, aurkeztu zaizkien ikas-estrategiak nola jorratu dituzten, jarduerak esanguratsuak eta eurengandik hurbilak zirela egiaztatzea, ezagutu dituzten kontzeptuen gaineko jakinmina, ikasleak zereginetarako ingelesa erabiltzen eta 2.0 lanabesak eurenak egiten ikustea.

Eta guk irakasleok ere, zenbat ikasi dugun, geure arteko kolaborazioa zein aberatsa suertatu zaigun (eskerrik asko Enara Iriondo, Xabi Odriozola eta Aretxabaletako Kurtzebarriko zuzendaritza eta lankide guztiei) eta aurrera egiteko zelako gogoak eman dizkigun lan honek.

Marshall, bidean gaude!

Ibone Amorrortu Amarika


[1]Benedetti, Paul, DeHart, Nancy, and McLuhan, Marshall. Forward Through the Rearview Mirror: Reflections on and by Marshall McLuhan. Cambridge, Mass.: MIT Press, 1997.

[2]Echevarria, Jana, MaryEllen Vogt, and Deborah J. Short. Making Content Comprehensible for English Learners The SIOP Model. 3rd ed. Boston, Mass.: Pearson Allyn & Bacon, 2008.

[3]Pecha Kucha GNV 01 photo by DaseinDesign on Flickr

[4]Lead Type (melting in the oven of your mind) photo by jm3 on Flickr

Comments are closed.