eGela

Berritzegune Nagusia

Mikroskopio digitala zientzien didaktikan (I): sarrera // El microscopio digital en la didáctica de las ciencias (I): introducción/

Motic DMW-B1B3

XVII. mendean mikroskopioak asmatu zirenetik, haien ezaugarriak eta aukerak modu ikusgarrian aldatu dira. Duela 360 urte, 275 aldiz handitzen zuten lenteak erabiltzen ziren. Gaur egun, ordea, mikroskopio elektronikoek 1.000.000 aldiz handi dezakete ikusi nahi duguna. Gainera, oraingo mikroskopioek kamara digitala eraman dezakete eta, horri esker, argazkiak, bideoak edota argazki-sekuentziak egin ditzakegu.

Desde la invención de los primeros microscopios en el siglo XVII, sus características y posibilidades han evolucionado de forma espectacular. Hace 360 años se utilizaban lentes que podían aumentar lo observado hasta 275 veces. En cambio, los microscopios electrónicos actuales pueden aumentar hasta un millón de veces. Además, los microscopios pueden incorporar cámaras digitales que nos permiten tomar imágenes, videos y secuencias de imágenes.

Mikroskopioa nahitaezko erreminta izan da ezagupen zientifikoaren aurrerapenean. Hari esker, inguratzen gaituen edozein gauzaren barne-egitura ezagutzea lortu dugu, hala nola, izaki bizidunak, giza gorputza, harriak, mineralak eta, orokorrean, material guztiak. Gaur egun egitura zelular eta molekularrak zehaztasun handiz ikus daitezke eta hau, duela urte gutxi arte, pentsaezina zen.

Naturaren Zientzien didaktikan, mikroskopioa nahitaezko erreminta da ikastetxe guztietan. Ikasleentzat laborategiko tresnarik preziatuena da eta, era berean, zientzietan aritzeko gehien motibatzen dituena da. Erabiltzen erreza izanik, ikasleek txikitatik erabil dezakete begi-bistaz bereizten ez dena handitua ikusteko. Euliaren hegalak edota tipularen zelulak handituak ikusteak edozein ikasleren kuriositatea asetzen du.

Bizidunak eta materia mikroskopio bidez /// Seres vivos y demás al microscopio

El microscopio ha sido una herramienta imprescindible en el avance del conocimiento científico, ya que ha permitido conocer las estructuras más intimas de todo aquello que nos rodea: seres vivos, cuerpo humano, rocas, minerales y, en general, todos los materiales. Hoy en día podemos observar las estructuras celulares y moleculares de los seres vivos de una forma que hace años hubiera sido impensable.

En la didáctica de las Ciencias de la Naturaleza, el microscopio es también una herramienta indispensable en todos los centros de enseñanza. Para los estudiantes es el instrumento favorito y el que más les motiva a la hora de trabajar las Ciencias. Por su sencillez, pueden utilizarlo desde las más tempranas edades para observar todo aquello que a simple vista no se puede distinguir. Ver aumentadas las alas de una mosca o las células de una cebolla es algo que satisface la curiosidad de cualquier estudiante.

Teknologia berriak aurreratzeari esker, mikroskopioetan kamara digitalak sartzeko aukera sortu da. Horrek ahalbidetzen du izaki bizidun txikiak ordenagailuaren pantailan ikustea eta gainera haien argazkiak, bideoak eta argazki-sekuentziak egitea ere.

Con el avance de las nuevas tecnologías, en los microscopios se han introducido cámaras digitales que dan la posibilidad no sólo de observar pequeños seres vivos a gran aumento en la pantalla del ordenador, sino que además permiten captar imágenes, grabar videos y realizar secuencias programadas de fotos de lo que estamos observando.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako eta Berritzegune Nagusitik zuzendutako Zientzia-hezkuntza Ekimenean parte hartzen duten ikastetxeek dagoeneko mikroskopio digitala laborategi-baliabide erabiltzen dute. Euskadin, gaur egun, 103 ikastetxetan erabiltzen ari da mikroskopio digitala zientzietako jardueratan.

Zientzia-hezkuntza Ekimenean erabiltzen diren mikroskopioak dira: Intel Play QX3, Digital Blue QX5, Kena Digital Microscope eta Motic DMW-B1.

Gaur egun mikroskopio digital didaktikoak edozein ikastetxeren eskura daude. Haien lan-aukerak (handipena eta erabilerak) eta prezioak anitzak (50 €tik gora) dira. Hala ere, bata ala bestea aukeratzeko orduan argi izan behar dugu zertarako erabili nahi dugun. Eta, horretaz, hain zuzen, idatziko dut hurrengo artikuluan.

Los centros escolares que participan en el Programa Zientzia-hezkuntza / Educación Científica, impulsado por el Departamento de Educación del Gobierno Vasco y dirigido desde el Berritzegune Nagusia, utilizan el microscopio digital como recurso de laboratorio. Actualmente hay en Euskadi 103 centros públicos en los que se están  realizando actividades didácticas que utilizan el microscopio digital como herramienta de observación.

mikroskopio Kena

En Zientzia-hezkuntza se utilizan cuatro microscopios digitales: Intel Play QX3, Digital Blue QX5, Kena Digital Microscope y Motic DMW-B1.

Hoy en día existe gran variedad de microscopios digitales de uso didáctico que están al alcance de cualquier centro escolar. Sus posibilidades (aumento y utilidades) y precios (de 50€ en adelante) son muy variadas. Pero, a la hora de elegir uno u otro, es muy importante tener claro que queremos hacer con él. Y, de esto es de lo que escribiré en el próximo articulo.

Digital Blue QX5

Comments are closed.