eGela

Berritzegune Nagusia

Baliabide didaktikoen azterketa I: eBlai

Azken aldi honetan ari dira gora kargatzen hainbat unitate didaktiko Eskola2.0 ekimenaren barruan. Programari dagokion orrian duzue eskuragarri bilatzaile bat, bai enpresek eginiko materialak bai ikasketa lizentzien bitartez irakasleek sortutakoak, topatzeko. Azaroaren 30ean, Bilbon izandako jardunaldian, materialen aurkezpen ofiziala egin zen.

Llevamos un tiempo de actividad en el nodo Agrega Euskadi que tal vez ha pasado desapercibido para muchos docentes. Se están cargando materiales didácticos (para usar completos o sus ODEs) pero lo cierto es que no resulta sencillo, a veces, dar con ellos. Además de esto,  a mi entender, unos se ajustan más adecuadamente a un enfoque de trabajo por competencias, con todo lo que ello implica. El pasado día 30 de noviembre se presentaron oficialmente estos materiales en la jornada Eskola 2.0, que se celebró en la Alhóndiga de Bilbao. En este enlace, tenéis un buscador de dichos materiales.

Pues bien, en sucesivos artículos comentaré las unidades didácticas de conocimiento del medio correspondientes a primaria (5º y 6º) agrupadas en los distintos proyectos presentados, cada uno con un estilo y enfoque distinto pero complementario. Intentaré presentar las características principales, potencialidades y también, sus puntos débiles. En este primer post, comento la propuesta eBlai.

Gaur eBlai proposamena aurkeztu nahi dut. Lehen Hezkuntzako 6.mailarako zuzendua da. Halere, malgua izan gaiztezke erabileran beste ikasmailetarako egokiak baitira.

EBlai Natura, Gizarte eta kultura inguruaren ezaguera-ri dagokio. Jolas itxura eman arren, ez nahastu, curriculumeko ondoko edukin multzoak jorratzen ditu:

  • 6.na, materia eta energia eta
  • 7.na, objektuak, makinak eta teknologia.

Lantzeko eman den erantzuna egokia iruditzen zait. Askotan, materialetan “kanpoan” gelditzen dira aipatutako multzoak, esperimentazioa exijitzen dutelako.  Bestalde, kontuan hartu behar dugu konpetentzia bat baino gehiago agertzen dela arloaren garapenean. Honetan, gida aztertuz gero, topatuko duzue, nire ustez, proposamen interesgarria:

    • Esperimentazioan, informazio bilaketan, lanen aurkezpenean oinarritzen da.
    • Jarduerak aurrera eramateko pausu guztiak dituzue, nahi izanez gero. Horrek ez du esan nahi gure irakas-moduari egokitzerik ez izatea. Material hauek askatasunez erabiltzeko aukera ditugu.
    • Talde kooperatiboetan jarduteko iharduerak, binaka eta banakako lana egitekoak ere badituzue.
    • Euskal kurrikulumeko ebaluazio irizpideak dituzue gidan. Abidide gisa, ezkerreko irudia begiratu.
    • Ebaluaziorako errubrika erabili da. Tresna honekin autoebaluazioa sustatu daiteke. Gidan agertzen da taula osoa, hiru garapen mailetan. Autoebaluaziorako itemak, produktua ebaluatzekoa eta irakasleak nola aritu den ikaslea ebaluatzekoak daude. Jolasean, aldiz, laburpen gisa eta hausnarketarako eskuragarri ditu ikasleak item batzuk betetzeko.
    • Nire ustez, ahulena bideoen kontua da. Baina egia da bermatu nahi dela kalitatea eta horrek dakarrena da batzutan euskaraz ez izatea. Youtube kanal honetan dituzue eskuragarri. “Gogokoak” atalean ere agertzen dira eBlai-n erabiltzen direnak.

Kontuan hartzeko:

  • Agregan dauden unitateak banaka agertzen dira. Kasu honetan, guztiak batera dituzue. ezkerreko menua erabili behar dugu aukeratzeko bat.
  • Hizkuntzari dagokiona, euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz dituzue.

Praktikoa: Agregako materialak online edo offline erabil daitezke,  ondoko helbidean dituzue lan egiteko bi moduetan nola aritu: nola erabili

Comments are closed.