eGela

Berritzegune Nagusia

QR kodeak bitarteko osagarriak

QR kodea (Quick Response) bi dimentsioko puntu-matrize batean informazioa gordetzeko sistema bat da. Barra-kodeen antzekoa da, baina askoz ere informazio gehiago gordetzen du ezker-eskuin eta goitik behera.
QR kodeek hiru karratu dituzte izkinetan, irakurleari kodearen posizioa antzematea ahalbidetzeko. Teknologia horren arrakastaren arrazoia bere estandar irekia eta sakelako telefonoei lotutako erabilera dira; sakelako telefonoek irakurgailu gisa funtziona dezakete. Askotariko informazioa bil dezakete: testu sinpletik hasita, bisita-txartel elektroniko eta web-orrietarako loturetaraino.

QR kodea bitarteko aproposa da sakelako telefonoa hezkuntzaren alorrean erabiltzeko, dela gelan bertan, dela gelatik kanpo. Gehiago jakin nahi ? Sartu hemen

Qr E20

Los códigos QR son el eslabón que permite incorporar al teléfono móvil como una potente herramienta para utilizar en el ámbito educativo, tanto dentro como fuera del aula.

Nola erabiltzen da?

QR kodeak interneten eskuragarri dagoen sortzaile baten bitartez sortzen dira: http://www.qredu.net/es/qrc/show_gen

Bildu behar duen informazioa sartu (URLa, SMA, telefonoa edo testua), tamaina aukeratu eta klik egin behar da “generar” dioen eremuan. Sortutako QR kodea irudi-artxibo gisa gorde daiteke, ondoren erabiltzeko, betiere kontuan izanik artxiboari aldaketarik egiten bazaio, aldaketa horiek proportzionaltasuna errespetatu behar dutela.
QR kode bat irakurtzeko kamera duen sakelako telefono bat eta kodea irakurtzeko programa bat behar dira. Zure sakelako telefonoak QR kodeak irakurri ote ditzakeen jakiteko, QREdu web-orrian kontsulta dezakezu: http://www.qredu.net/

Web-orri horretan, halaber, irakurtzeko programa nola instalatu azaltzen dute. URL bat irakurtzeko, gainera, sakelako telefonoak interneterako konexioa eduki beharko du. Horregatik, oso interesgarria da sakelako telefonoak Wifia izatea eta ikastetxean edo irakurtzeko tokian Wifi irekia edo irakurleak ezagutzen duen sarbide-gakoa duen wifia izatea. Beste aukera bat datu-tarifa bidezko konexioa da. Kasu horretan, baina, kostua faktore mugatzailea izan daiteke inondik ere.

Sakelako telefonoa konektatu, interneterako konexio aktiboa duela egiaztatu, argazki-kamera ireki eta QR kodeari argazkia egin behar zaio. Pultsuari irmo eutsi behar zaio; izan ere, argazkia lausoa bada ezin izango da QR kodea irakurri. Halaber, argazki-kamera kalitate txarrekoa bada eta distirak sortzen badira (kontuz QR kodeen plastifikazioarekin) irakurtzea zailagoa gertatuko da. Kodea ondo irakurri bada, marka berdeak agertuko dira; berriz sakatuta, ezarritako URLan sartzen da.

IKASGELARAKO GOMENDIOAK

Hezkuntza-eremuan, bi erabilera ditu:
• Sakelako telefonoaren bitartez, interneten zintzilikatutako handitze-edukia zerbitzatzea, “kliskagailuarena” egiten duen inguruneko elementuren batean oinarrituta; adibidez, lorategiko landareren batekin zerikusia duten informazioak, irudiak, bideoak, etab.
• Paper formatuko hezkuntza-fitxak ikus-entzunezko dokumentu bihurtzea, ikasgelan sakelako telefonoa erabiliz.
Eskola-ingurunean QR kodeak erabiltzeak sakelako telefonoari eta, oro har, hari gabeko konexioa duten gailu eramangarriei, hezkuntza-tresna gisa, ematen zaien erabilera berraztertzea eskatzen du.

GOMENDATUTAKO GUNEAK

QR-Edu http://www.qredu.net

Irakasleentzako plataforma da. Irakasleek ikasleentzat hezkuntza- eta jolas-jarduerak sortzea du xede. Sarbide librea dago QR kodeen sortzailera, blogera eta bateragarriak diren sakelako telefonoen modeloei eta programa irakurlea behera kargatzeari buruzko jarraibideetara. Erregistratu ondoren, wapguneak sortu eta editatzea ahalbidetzen duen ingurune pribatu batean sartzen da.

QR kodeen erabilera eskola-ingurunean (katalanez).

http://www.slideshare.net/huracanatlas/la-utilitzaci-de-codis-qr-a-lentorn-escolar

Tortosako Verge de la Cinta eskolan egindako aplikazio praktikoei buruzko aurkezpena. Aplikazio praktiko horiek ingurunearen ezaguera (eskolako lorategia eta baratza) eta arte- hezkuntza musikala arloekin eta eskola-jaietarako jarduerekin zerikusia dute.

Prestakuntza jarraibideak: Eskola 2.0 Kapsula-Lantegia

Eta praktikan jartzeko hemen duzue proposamen bat: “QR Lankidetza Proiektu batean parte hartzea” Ikastetxeetatik ikasleek mezuak bidaliko dituzte QR moduan, eta denon artean ORMIRUDI erraldoi bat sortuko dute. Gaia “zer esango zenioke zuk munduari” http://www.iearn.cat/qr/esp/

Comments are closed.