eGela

Berritzegune Nagusia

Baliabide didaktikoen azterketa III:TIK-TAK

Tik-tak sekuentzien itxura. LH6.mailarako materiala

Tercera entrega sobre materiales digitales para educación primaria.  En esta entrada anterior se analizaba el proyecto Big Bang2.0. Lo referido a la estructura de las secuencias y apartados de la misma  es aplicable a los materiales TIK-TAK , por lo que os remito a esa entrada. En esta ocasión el material va destinado a 6º de educación primaria.

Hirugarren post honetan lehen hezkuntzako ikasmaterial digitalarekin jarraitzen dugu. Hemen duzuen artikuluan Big bang 2.0 proiektua aztertzen zen. Egiturari eta  atalei dagozkionak TIK-TAK sekuentzietan ere mantentzen direnez aurrekoa irakurtzea gomendatzen dizuet. Oraingo materiala lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleentzat zuzendua dago.

Tik-tak ekimenean zortzi ikas-sekuentzia dituzue eskuragarri.  Sekuentzietako itxuran aldaketa txikiak daude:

sekuentzia baten itxura

Alde batetik, pantaila osoan ikusteko ikonoa duzue ordenadorean hobeto ikusteko. Ondoan, soinu kontrolak dituzue. Sekuentzietan hiru hizkuntzetan entzun ditzakezue testuak eta kontrolekin kendu edo aktibatu dezakezue.

Unitateei estekak dituzue ondoko zerrendan. Zuzenean sekuentziei lotuta daude. Gomendatzen dizuet biziki irakasleentzako gidari begirada botatzea (hona hemen lehen ikas-sekuentziarena), ikasgelan aurrera eramateko estrategiak , taldekatze erak eta abarrak  aurkituko dituzue eta.

  1. SD-1. Zein da gutxien kutsatzen duen energia mota?¿Cuál es la energía que menos contamina?Which is the least polluting energy?
  2. SD-2. Nola funtzionatzen dute makinek?¿Cómo funcionan las máquinas?How to machines work?
  3. SD-3. Zenbat modutan piztu dezaket bonbilla bat?¿De cuántas maneras puedo encender una bombilla?In how many ways can I light a bulb?
  4. SD-4. Zergatik ez da jausten Ilargia?¿Por qué no se cae la Luna?Why the Moon does not fall out from the sky?
  5. SD-5. Zuhaitzak, zergatik al dira berdeak?¿Por qué son verdes los árboles?Why are the trees green?
  6. SD-6. Munduko soinu guztiak entzun ditzakegu?¿Podemos escuchar todos los sonidos del mundo?Can we hear all the sounds in the world?
  7. SD-7. Zergatik gustatzen zait nire ikaskidea?¿Por qué me gusta mi compañero?Why do I like my companion?
  8. SD-8. Zergatik gaixotzen naiz?¿Por qué me pongo enfermo?Why do I fall ill?

Gida orokorrean hainbat azalpen interesgarri aurkitu ditzakezue:

  • Nola erabili materialak (lokalean, moodle-n txertatzeko, editatzeko gure testu propioekin ordezkatzeko…)
  • Proiektu osoaren xehetasunak: diseinuaren ingurukoak
  • Ikas-sekuentzien edukieraren laburpena
  • Nola atera onura proiektuari. Atal oso interesgarria non gomendioak ematen dituzten Internet-en plazaratzeko ikasleen lanak eta abarrak.

Nire ustez, oso gida zaindua eskegi dute oraingoan eta lagungarria ere izan daiteke gure eskola-jardueretarako

Comments are closed.