eGela

Berritzegune Nagusia

IDAZTEKO TRESNA DIGITALAK

Testuak on line idazteko eta norberaren ordenagailuan edozein testu prozesadoreren bidez idatzitakoa sarera igo eta partekatzeko aukera ematen duten IKT tresna erabilgarri eta eskura errazak ditugu egun.

Liburu digitalak

Liburu digitalek aukera ematen dute ikasleen testu idatziak oso erraz  ezagutarazteko. Periódico medieval edo bestiario hauek adibide egokiak dira. Irakasleek, berriz, material didaktiko digitala sortzeko erabil dezakete web 2.0ren tresna hau. Hemen duzue adibide bat: Miguel Hernándezi buruzko unitate didaktikoa.

Calameo aplikazioa oso erraza eta erabilgarria da liburu digitalak sortzeko. PPT, WORD, PDF formatuko fitxategiak igo daitezke eta, sarean jarrita, liburu batek bezala funtzionatzen dute orri eta guzti. Audio fitxategi bat ere igo daiteke URL-a erabiliz. Horretaz gain, iruzkinak idatz daitezke edota liburuaren formatua egokitu irudi batekin.

Liburuak, bestalde, ordenagailuan deskargatu daitezke PDF formatuan. Pribatuak zein publikoak izan ahal dira eta blogetan, wikietan… txertatu.

Hona hemen zenbait adibide:

Nire autobiografia

Eraikuntzak

Beste tresna bat, oso antzekoa, ISUU da.

On-line idazteko

TIKATOK programa (http://www.tikatok.com), berriz, liburuak online sortzeko tresna da. Liburuetan orrialdeak mugitzen dira, benetakoek egiten duten bezala.

Norberaren ordenadoretik hartutako irudiak onartzen ditu eta testua ere bai. Testua bai tamainaz, bai kolorez alda daiteke. Irudiak, bestalde, argazki digitalak zein eskaneatutako irudiak izan daitezke.

Orrialdeei formatua eta markoa jar diezazkiekegu programak dituen txantiloiak erabiliz.

Aplikazioak HTML kodea ematen du liburua blog edo wiki batean sartzeko, eta gainera,  PDF formatuan ere gorde daiteke.

Irudia: http://www.educacontic.es/blog/contar-historias-digitalmente

Comments are closed.