eGela

Berritzegune Nagusia

Problemen ebazpena

La Escuela actual no debe enseñar tanto conceptos, procedimientos y actitudes sino, cada vez más, competencias. La clave de las competencias es su utilidad: la capacidad de enfrentar los problemas que la realidad nos plantea, es decir, ser capaces de Resolver Problemas. En matemáticas no son muchos los ejemplos en la red sobre PBL pero los hay, como los de Carlos Morcillo Socorro, @cmorsoc, y son más comunes en cambio los relacionados con la resolución de problemas como los dos sites recopilatorios presentados más adelante.

Ustez, ezin dute ebazpena aurkitu, baina berez, problema bera da topatu ezin dutena

Gilbert Keith Chesterson

Gaurko eskolak ez omen ditu horrenbeste landu behar kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak, eta bai ordea, konpetentziak. Konpetentzien muinean, euren erabilgarritasuna dago: bizitzak aurkezten dizkigun arazoei aurre egiteko gaitasuna alegia; hau da, Problemak ebazteko gaitasuna. Matematikan oso ugariak ez badira ere, badaude zenbait adibide bikain Carlos Morcillo Socorro, @cmorsoc -enak, esaterako, PBL ikaskuntz estrategia aurrera eramateko bidea erakusteko. Bestalde, problemen ebazpena lantzerakoan, PBL edota Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (POI) metodologiari hurbiltzen ari gatzaizkio, eta horrekin, eguneratutako konstruktibismoari; IKTen erabileran oinarritutako eta lankidetzaren alde doan konstruktibismoari, alegia.

Aspaldi jaso da matematikako curriculumetan Problemen ebazpenaren gaia, eta horrela ikus daiteke EAEko LHkoetan zein BHkoetan, non Eduki multzo bereizietan jasoa izan den. Beraz, problemen ebazpena berez landu beharreko gaia dugu matematika arloan; bai LHn, zein BHn, zenbakiak, eragiketak, geometria eta gainontzeko Eduki multzoak landu behar diren era berean.

Problemen ebazpenak badu matematikan aintzindari bat: George Pólya. Oso ezaguna da problemen ebazpenerako erabiltzen den Pólya metodoa. Lau puntutan oinarritzen den  estrategia zabaldua eta onartua dugu hau. Honakoak dira lau puntu horiek: Problema ulertu, Plana prestatu, Plana aurrera eraman, eta azkenik, Atzera begiratu. Dena dela, anitzak dira problemak ebazteko bideak, eta Pólyaren bidea baino osatuagoak ere topa ditzakegu. Pólyarenak jarraitzen du famatuena izaten, bere baitan, funtsezkoenak diren pausuak biltzen baititu.

Gure Hezkuntza Sisteman, hasi berriak diren Ebaluazio Diagnostikoekin mahaigaineratu da Problemen ebazpena. Prozesu horien ondorioz, ikastetxeek euren Hobetze planak egin behar dituzte; eta askok hobetze plan horien barnean sartu dute Problemen ebazpena. Hobetze planak gauzatu eta Ebaluazio Diagnostikoetako emaitzak hobetzeko asmoarekin, sortu dira Problemen ebazpena lantzeko zenbait saiakera bai ikastetxeetako mintegietan, eta baita Berritzegunetako zientzia aholkularitzen inguruan ere. Honako bi siteetan, biltzen da gai honekin erlazionatutako euskarazko baliabideen sailkapen antolatua:

Comments are closed.