eGela

Berritzegune Nagusia

Ikasteko Inguru Pertsonala (PLE)

Maiatzaren 8an eta 9an Donostiako Kursaal Jauregian garatutako Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuan, “Ikasteko Inguru Pertsonala” gai honetan oinarritu zuen Maite Goñik bere tailerra. PLE bat sortzeko eta erabili beharreko erremintak ezagutzeko jarraibideak jaso genituen eta zuei eskaini nahi dizkizuegu.

“PLE bat egitea sarean dagoena antolatzea da onura ateratzeko eta ikasi ahal izateko”, azaldu zuen. Informazioa iragazteko eta soilik interesatzen zaigun informazioa jasotzeko modu bat da. Praktikan, hodeian dauden artxibo guztien kaosa antolatzen laguntzen duten zenbait programa eta sare sozialak erabiltzen lortzen da hau. Gainera, informazio honen fluxua errazten dute irakasleengandik ikasleengana. Erabiliko diren web 2.0ko baliabideak aukeratzeko orduan, “hiru ardatz hartu behar dira kontuan: informazio-iturriak, kudeatzeko erremintak eta ikasteko harreman-sarea”.

Nondik hasi:
1. Maite Goñiren ustez, Twitterretik Informazioa iragazteko hasierarik onena da sare sozial hau, pertsonak eta komunikabideak, bakoitzaren interesen arabera, eta zerrenda espezifikoak jarraitzen.
2. RSSan izena eman
3. Diigo bezalako markagailu sozial bat erabili.
4. Blog bat idatzi. Lan gehiago ematen du eta ez du informazioa iragazten, baina gure informazio propioa egiteko balio du.
5. Ikaskuntza- eta sare-komunitatetan parte hartu. Adibidez, ekainaren 5etik 7ra izango den Aulablog irakasleen arteko topaketa.

Ikasteko Inguru PertsonalaJatorria

Gomendatutako erremintak:
– Sare sozialak: TwitterLinkedinFacebook
– Scoop it: Etiketen bidez funtzionatzen duen informazioa kudeatzeko erreminta bat da. interesatzen zaizkigun etiketak aukeratzen ditugu eta albisteak iragazten ditu programak. Iragazitako albisteak gure tabloian agertzen dira, egunkari pertsonalizatu moduko bat sortuz. Hona hemen Maite Goñiren Scoop it-a.
– Genieo: Sareko informazioa iragazteko balio du ere aplikazio honek; egunkari pertsonalizatu bat sortzen du, baina oraingoan bakarrik egingo du, erabiltzaileak etiketarik aukeratu gabe. Sarean nabigatzen dugun bitartean klikatzen ditugun informazio-motetan oinarritzen da programa.
– Google alerts: Erabiltzailearen bilaketen arabera hautatzen du, baina abisuak gmail kontura bidaltzen ditu.
– Shareaholic: Ordenagailuen faboritoak egiteko aukeraren antzekoa da, baina Interneten kokatzen da. Erabiltzaile bakoitzak bere faboritoak kontsultatu ahal ditu edozein ordenagailutik. Firefox nabigatzailearekin baino ez du funtzionatzen erremintak. Informazio edo estekaren bat interesgarria denean, bidaltzeko aukera ematen du kontu guztietan publikatzeko: Twitter, Facebook, Lindedin, mezu elektronikoa…
– RSS: Zerbait berria argitaratzen denean abisatuko duen eduki-kontu batean izena ematea.
– Diigo.com eta Delicious: Erabiltzaileak aukeratutako gaien bidez hautatutako informazioarekin erlazionatutako estekak gordetzeko aukera ematen dute. Maite Goñik lehenengoa gomendatzen du, Delicious kontura elkartu eta Shareaholicerreminta gehitu (bilaketa faboritoak izateko) daitekeelako.

Comments are closed.