eGela

Berritzegune Nagusia

IKASBLOGAK 2012

Urtero bezala, ikasturtearen azken txanpan, urtean zehar eginiko lanaren gaineko hausnarketa egiteko topa-gunea eskaintzen digu IKASBLOGAK, eta hurrengo ikasturteari begiratzeko proposamen berrietarako leihoak zabaltzen dizkigu.

Hori dela-eta, Ikasbloggers taldeak bultzatuta eta Berritzeguneen laguntzarekin, IKASBLOGAK ekitaldiaren VI. edizioa egingo dugu ekainean.

Oraingoan, “Mugarik gabe ikastea” izango da Jardunaldiaren leloa. Hesiak hausteko (gainditzeko) Sareak zer aukera ematen dituen jarri nahi dugu agerian. Ikasgeletako hormak haustea eta mundura irtetea laguntzen du Sareak; horrela, komunikatzeko espazioak eta moduak ugalduz, edozein espazio izan daiteke hezkuntza-tokia eta ikasle guztiek aurki dezakete beren gaitasunak garatzeko leku egokia.

Jardunaldia, Bilboko Ingeniaritza Eskolan egingo da, ekainaren 26an; bertan, ikasteko eta irakasteko lanak bideratzeko zein irakasleon lankidetzarako espazioak sortzeko Sarea baliatzen duten irakasleen esperientziak eta praktika onak ezagutzeko aukera izango dugu.

Aurten, irakasleen parte-hartze zuzena bultzatu nahi dugunez, bi formatutan aurkeztu ahal izango dira lanak: batetik, esperientzia didaktiko baten gaineko komunikazio baten bidez; bestetik, “Aurkez ezazu zeure Blog-a” espazio berrian parte hartuz. Oso formatu dinamikoa izango du espazio horrek, eta 3 minutuko denbora emango zaio parte-hartzaile bakoitzari bere bloga –ikastetxearen, gelaren, ikasleen, departamenduaren, formazioaren edo liburutegiaren bloga izan daiteke- zertan den azaltzeko.

Hortaz, bi aukera dituzue parte hartzeko eta ekainaren 11ra arte dago irekita proposamenak jasotzeko epea.   Blog honetan aurki dezakezue Jardunaldiaren gaineko informazio guztia.

Aurreko urteetan bezala, zuen parte hartzea espero dugu, ekimena ahalik eta  arrakastatsuena izan dadin.

Todos los años, en la recta final del curso, IKASBLOGAK nos ofrece un punto de encuentro y reflexión sobre la tarea realizada en el año y nos abre ventanas a nuevas propuestas de cara al curso siguiente.

En esta ocasión, el lema de la Jornada será “Aprender sin fronteras” Con ello se quiere hacer hincapie en las posibilidades que la Red ofrece para derribar barreras. En efecto, el uso de la Red favorece que los aulas rompan sus paredes y salgan al mundo, que cualquier espacio sea un espacio educativo, que todo el alumnado pueda encontrar un lugar para desarrollar sus capacidades, que se multipliquen los espacios y las formas de comunicación…

La jornada se celebrará el día 26 de junio en Bilbao, en la Escuela de Ingenieros, y el núcleo básico de la misma será la comunicación de  experiencias y buenas prácticas de profesores y profesoras que utilizan la red para las tareas de enseñanza aprendizaje y para crear espacios de colaboración profesional aunque la Jornada comenzará, como todos los años, con una conferencia. La misma, en esta ocasión, estará a cargo de Tíscar Lara que en su exposición de nombre “Más allá de aula. la red como laboratorio de aprendizaje informal” nos aportará reflexiones sobre el cambio en los aprendizajes que está provocando la expansión de la red.

Este año, queremos animar y facilitar la participación directa del profesorado y para recoger el mayor número de experiencias se podrá participar en dos formatos diferentes: bien presentando una comunicación sobre una experiencia didáctica o en el nuevo espacio “Presenta tu blog”, que tendrá un formato muy dinámico en el que cada participante dispondrá de 3 minutos para dar a conocer su blog, y estará abierto a todo tipo de blog educativo: centro, aula, alumnos, departamento, formación, bibliotecas… El plazo para recibir las propuestas se cerrará el 11 de junio. Después se procederá a su selección y se elaborará el programa final.

En este blog podéis encontrar toda la información en torno a la Jornada.

Esperamos que os animéis a participar para contribuir entre todos, como en veces anteriores, al éxito de esta iniciativa.

Author: Blogge@ndo

Nombre del grupo de tres asesoras de Lenguas que mantienen el blog colectivo del mismo nombre.

Comments are closed.