eGela

Berritzegune Nagusia

Konpetentzia digitala. Hasteko bide lasaia

Nola hasi, era erraz batean, konpetentzia digitala jorratzen?.Ume txikiekin egiten baduzu lan agian ez duzu tresna digitalak erabiltzearen beharra antzeman. Gerta daiteke entzunda izatea 2013-14 ikasturtean, LHko 4.maila eta DBHko 2.mailan konpetentzia digitalari dagokiola txanda diagnosi ebaluazioan. Litekeena da zure ikasleekin konpetentzia honekin hasi nahi izatea. Agian uste duzu zure garapen profesionalerako ere interesgarria izan dailekeela. Ikus ditzagun  parte hartzeko proiektu pare bat, lagunduko zaituen blog bat eta gomendio zerrendatxoa, bidean hasteko patxadaz… Erabilgarriak izatea espero dut!

Como empezar a trabajar la competencia digital de una manera sencilla?
Si trabajas con alumnos/as pequeños es posible que no te hayas planteado utilizar herramientas digitales con ellos. Es posible también que hayas escuchado que el curso 2013-14 corresponde evaluar la competencia digital en 4º de Primaria y 2º de la ESO. Y es también posible que desees iniciar a tus alumnos/as en el desarrollo de la competencia y, tal vez, opines que es necesario para tu propio desarrollo profesional. Veamos un par de proyectos sencillos en los que participar, un blog que te puede ayudar y un pequeño listado de recomendaciones. ¡Espero que sean útiles!

Klik egin irudian jatorria ikusteko

Eskola 2.0 ekimenean parte hartzen dituzten ikasleak, notebook izateaz gain ikas-prozesuan aukera dute erabiltzeko. Bere ikaskide txikiagoek, normalean, ikastetxeko ordenadore gela badute, eta, askotan, ikasgelan bertan “ordenadore txokoa” ere badago. Halere, erabilera ez da beti neurri berekoa. Esperientzia ezak eta beldurrak… askotan gelditu egiten dute irakaslea.

Haur zein Lehen Hezkuntzako beheko zikloetan klaseak ematen badituzu, agian, teknologien bidean hasteko prest zaude baina ez dakizu nola.

Uste dut badaudela bide erosoak ikasleekin konpetentzia digitala lantzen hasteko. Bi proiektu, blog bat eta hainbat gomendio irakurriko dituzu artikulu honetan.

BI PROIEKTU

Eta bietan izena emateko epea irekita. Ezaugarri komunak: beste ikastetxeekin harremanak egiteko aukera, beste irakasleekin esperientziak partekatzeko modua eta… elkarlanean ikasteko era polita.

1.- Eskola 2.0-k lankidetza proiektuak eskaintzen dizkizu.

Lankidetza proiektu telematikoak

Haur Hezkuntzarako Pelutxe proiektua

“PELUTXEAK gure artean” Pelutxe-maskota baten trukaketa dela medio, teknologia berriak modu eraginkorrean  erabiliko dituzte ikasleek, (iazko Blogak ikusi)  eskolen arteko komunikazioa zabaldu eta irakur-idazmena gaitasunak modu esanguratsuan jorratuz. Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei zuzendu ohi zaie proiektua, baina HH4 urteko ikasgelei eta LH 1. mailako ikasleei ere eskeini nahi diegu parte hartzeko aukera.

Lehen Ziklorako: Asmakilo

Asmakilo pertsonaiak igarkizunak proposatzen ditu eta ikasleak asmatzen saiatzen  dira. Geroago, ikasleek eurek sortutako IGARKIZUNAK BLOGean (ikusi bloga) argitaratuko dituzte, beste ikastetxetako ikasleek asmatu arte. Bereziki, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua da. Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak zabaldu eta hizkuntza komunikazio gaitasuna garatzea dugu xede, sormena eta alderdi ludikoa sustatuz..

Bigarren ziklorako: Araban- Bizkaian-Gipuzkoan  zehar

ARABAN – BIZKAIAN – GIPUZKOAN   Zehar  LH 3. eta 4 mailako ikastaldeek har dezakete parte. Lurralde bereko ikastetxeen arteko bikoteak egingo dira, euren artean adostutako lan proiektua garatuz.

Hirugarren ziklorako: Euskadin zehar

LH 5 eta 6. mailako ikastaldeek har dezakete parte. Lurralde ezberdineko ikastetxeen arteko bikoteak egingo dira, euren artean adostutako lan proiektua garatuz.

Bertan, beste ikastetxeko irakasle eta ikasleekin harremanetan jarriko zara eta bide batez hasiko zara teknologia erabiltzen.Hemen duzu horren inguruko informazioa.

2.- Intermon-Oxfam-ek “conectando mundos” sareko proiektua eskaintzen du, “mundu bidezkoago baterako errezetak” lelopean. Sei urtetik gorakoentzat. Herritargo globala lantzeko aproposa da  eta, honekin batera, herritartasun konpetentzia.

BLOG BAT

EN LA NUBE TIC: aholku errazak, ereduak, ideiak ikasgelarako…  eta lankidetzarako eredua.

HAINBAT GOMENDIO

1.- Ikastetxean dituzu lankideekin berba egin, eskatu laguntza, behintzat lehen hastapenetan.
2.- Egin profila G+, Facebook-en, Twitter-en. Han irakasle asko eta asko aurkituko dituzu laguntzeko edota zalantzak argitzeko prest.
3.- Galdetu zure ikasleei. Askotan, baditugu geletan oso trebeak diren erabiltzaileak.
4.- Pentsa ezazu dena ez duzula zertan jakin behar. Esperimentatu, proba egin.
5.- Parte hartu goian aipaturiko proiektu telematikoetan. Hantxe has zaitezke zure formazio-sarea eraikitzen.

Comments are closed.