eGela

Berritzegune Nagusia

Ilusio galduaren bila

No podéis preparar a vuestros alumnos para que construyan mañana el mundo de sus sueños, si vosotros ya no creéis en esos sueños; no podéis prepararlos para la vida, si no creéis en ella; no podríais mostrar el camino, si os habéis sentado, cansados y desalentados en la encrucijada de los caminos.” (Celestín Freinet)

 

 

 

Procedencia de la imagen: Esther Diana Garcia- Intef

Aipu hori Salva Rodríguez-en (@salvaroj) “Reflexiones sobre la educación en tiempo de crisis” blogetik jaso dut.

Hedabide honetara hurbildu den irakurleari ez diot huts egin nahi, baina gaur ez dut tresna digitalen erabilpenaz hitz egingo. Gaur ez daukat gogorik. Eguraldia bezala, goibel nagoelako. Eta kezkatuta ere bai.

Nire inguruan irakasle asko gogogabeturik sumatzen ditut, ilusioa galduta.

Garai zailak dira denontzat. Krisialdiaren ondorioak guztiengan dute eragina neurri batean edo bestean: langabezia izango da larriena, baina hor daude baita ere kontratuen kalitatea, erretirorako adina, laguntzetan murrizketak, soldatak eta gehigarriak…

Hori gutxi balitz, irakaskuntzan –eta ondorioz gizartean, oro har– badugu beste mehatxu bat gure gainean, Damoklesen ezpataren antzera: LOMCE izeneko legea. Hezkuntza aldatu nahi digute berriz, eta goitik behera aldatu ere.

Dagoeneko ahaztu bazaizkizu Hezkuntza aldatzeko ezagutu ditugun lege organikoak -irakasleen batezbesteko adina 50 urtekoa da?-, Angel Saez [1] irakasleak egindako bideo bat aholkatzen dizut. Tituluak mezua laburtzen du: “Necesidad de consenso en las leyes orgánicas de educación”. Bertan Angelek aitortzen du nekatuta dagoela batzuek eta besteak elaboratzen dituzten legeak praktikara eramateaz.

Hori dena baztertu nahian telebista piztu nuen aurreko batean. Ez naiz telebista zalea, baina batzuetan deskonektatzeko balio dit. Ez hartan, ordea! Kateak pasa ahala, analfabetismo erradikalera ireki nuen leiho haren aurrean ez zitzaidan adore zipitzik ere gelditu. Gaitza baino erremedioa okerrago. Geroago, El País-en, Rafael Argullol-en “Sin critica no hay libertad” artikuluan irakurri nuen:

 “Si es siniestro que los aprendices de ciudadanos —los jóvenes estudiantes— comprueben que las responsabilidades supuestamente ejemplares han recaído en individuos reprobables, aún es más destructiva la generalizada exhibición de incultura que se realiza en todos los ámbitos”

Eta jarraitzen zuen:

 “¿no sería prodigioso poseer una “escuela” que iniciara a los jóvenes en el cultivo de la libertad de conciencia y en el respeto de la verdad cuando en los medios de comunicación y entretenimiento, o en la calle, o en el transporte, o en casa, las conversaciones están dirigidas al desprecio de lo libre y a la destrucción de lo íntimo? ¿Cuáles son los estímulos que el aprendiz de ciudadano recibe para inclinarse hacia el rigor en el esfuerzo, hacia la reflexión, hacia la libre elección de las cosas? Pocos, muy pocos, porque ese aprendiz, fuera de la muy deficiente “escuela”, está más rodeado de súbditos que de ciudadanos.”

 Eskola komunitatea bakarrik geratu da heziketa-lan horretan, haizearen kontra joanez eta, emaitzak kaskarrak direnez, lege organiko berri bat behar dute sistema hobetzeko. Beste bat.

Ez da, beraz, harritzekoa irakaskuntzan aritzen garenok bidean ilusioa galtzea. Bai, ordea, arriskutsua. Nola bultzatuko ditugu gure ikasleak haien ametsen bila joatera, nola bidea erakutsi, nekatuta bagaude?

Ezinbestekoa da, bada, galdutako ilusioa berpiztea gure artean.

Nik ez daukat magia-errezetarik. Baina banabil arazo horri bueltak ematen azken bolada honetan. Eta konturatu naiz gauza sinpleak direla niri pilak kargatzen dizkidatenak. Adibideak ipintzearren, hara bi.

Proiektu berriak martxan jartzea da lehenengoa, ahal bada lankidetzan garatuko diren horietakoak. Horretan nabil egun hauetan, Google-sites baten bitartez tutoretza sarean antolatzeko asmotan. Tutoretza 2.0 jarri diot izena.

Bigarrena kasualitatez etorri da. Aurrekoan ikasle ohi batekin egin nuen topo autobusean. Izen-abizenak denbora luzean gogoratzen diren horietako bat. Elkarrizketa motza izan zen, baina nahikoa jakiteko gaztea bidean zegoela, etorkizunari aurre egiteko gai sentitzen zela, baikorra. Agurtzerakoan bota zidan irribarreak nerabezaro iskanbilatsu hartan egindako lanaren ordain- sariaren ukitua zuen. Eta pilak kargatu zizkidan denbora baterako.


[1] Angel Saez-i buruz informazio gehiago: http://apoyoangelsaezgil.blogspot.com.es/

 

Comments are closed.