eGela

Berritzegune Nagusia

Aurre Egin Zurrumurruak!!

«Garai beldurgarriak!- zioen Einsteinek- atomo bat desegitea aurreiritzi bat desegitea baino errazagoa den garaiak».

Kultura arteko hezkuntza definitzerakoan arrazakeriaren kontrako proposamenekin topo egingo ditugu. Ezin bestekoa da eskola multikultural batean xenofobiaren kontra lantzea. Gaur egungo arrazakeriak arraza eta etnia guztiak desberdinak izan arren onak direla aldarrikatzen du, baina aldi berean talde jakineko jendearekin bizitzea ezinezkoa dela esaten du. Hori da, hain zuzen, arrazakeria postmodernoa: denak berdinak garela pentsatzea, baina elkarrekin bizitzea ezinezkoa dela, alegia.

Portaera hauek ekiditeko guztiok dauzkagun aurreiritzien kontra jardutea lan lerro bat  izan daiteke. Duela gutxi Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak Aurre Egin  Zurrumurruari egitasmoa aurkeztu zuen eta Immigrazioari buruzko zurrumurruei, estereotipoei eta aurreiritziei aurre egiteko gida praktikoa ere kaleratu zuen.

“Adituek diote aurreiritziek zeregin egokitzailea eta funtzionala betetzen dutela: gure bizitza sinplifikatzen laguntzen digute, ahaleginak eta substantzia grisa “aurrezten” dizkigute eta gizarte-identitatea izatea eta zenbait arauri egokitzea ahalbidetzen digute. Alabaina, aurreiritziak gizarte-kontzientzian murgiltzen direnean eta talde jakin batzuei lotzen zaizkienean, desberdinen arteko bizikidetzaren pozoia izaten dira. Batez ere, eraginpean hartutako taldea talde ahulena denean. Horregatik da garrantzitsua aurre egitea.

Ezbairik gabe uste dugu «etorkin» gisa (hainbat arrazoik eraginda beren herrialdeak utzi eta gure bizilagun egin diren pertsonak) etiketatzen dugun pertsona multzo zabal eta heterogeneo horrek gaur egun bereziki bere ospe txar edo aipu beltz partikularrak jasaten dituela. Eta horrek gizarte integraziorako eta -kohesiorako oso ondorio negatiboak ditu.

Eskuliburu hori bizikidetzaren gaiaren inguruko zabalkundearekin, prestakuntzarekin edo sentsibilizazioarekin zerikusia duten beste ekimen batzuk antolatzeko oinarria da. Proposamen multzoak estrategia globalaren zerbitzurako tresna sorta eratuko du eta, are garrantzitsuagoa, tresna sorta hori aplikatzeko ardura duen eragilesarearen zerbitzurako. Teknikariak ez ezik, herritarrak ere inplikatzea espero dugu.

Gidatxoak eskaintzen du:

  • informaziorik eza eta ezjakintasuna dagoen tokian informazioa eskaintzen du,
  • zenbait pertzepzio erlatibizatzen eta birmoldatzen dituen kontrapuntu-informazioa eskaintzen du,
  • diskurtso sinplista eta erredukzionistekiko desberdinak, alternatiboak eta, are gehiago, kontraesankorrak diren analisi-ikuspegiak eskaintzen eta iradokitzen ditu.

Eskuliburuak mahai gainean jartzen ditu maiz «datu eztabaidaezinetan» oinarritutako argudioen azpiko jarrera etiko eta ideologikoak. Horretarako, kopuru eta erreferentziak eskaintzeaz gain, argudio ideologikoak, etikoak eta zentzuzkoak ematen ditu.

Eskuliburuak zurrumurruen, aurreiritzien edo estereotipoen 12 kasu lantzen ditu, hain zuzen ere, beste autonomia-erkidego batzuetan martxan dauden esperientziak aztertu eta Euskadiko errealitatera egokitu ondoren aukeratutakoak. Hona hemen zerrenda:

1. Ezin ditugu etorkin gehiago onartu: gehiegi dira

2. Etorkinak gizarte-laguntzei esker bizi dira, eta neurriz kanpo baliatzen dituzte

3. Etorkinek lana kentzen digute

4. Immigrazioaren ondorioz, matxismoa eta genero-indarkeria areagotu egiten dira

5. Etorkinek ez dute integratu nahi

6. Etorkinek neurriz kanpo erabiltzen dute euskal osasun-sistema, eta larrialdi-zerbitzuak kolapsatzen dituzte

7. Ikasle etorkinek eskoletako hezkuntza-maila jaitsarazten dute eta ikastetxeetan ghettoak sortzen dituzte

8. Etorkinentzat izaten dira babes ofizialeko etxeak: lehentasuna izaten dute, eta euskaldunek baino aukera gehiago

9. Pilatuta eta baldintza txarretan bizi dira. Aurreko egoera horrek alokairuen merkatua garestitzen du eta etorkinak bizitzen jartzen diren auzoen balioa jaisten du

10. Immigrazioak erlijio-gaiak berriz ere mahai gainean jartzea eragingo du, eta laikotasunerako prozesua geldiaraziko du

11. Espazio publikoa gainokupatzen dute, eta espazio hori ez dute behar bezala erabiltzen

12. Arauak ez dituzte errespetatzen, ez dute gizalegerik. “

Berritzegune Nagusitik ere egitasmo horren barruan zerbait egin beharko genukeela pentsatu eta gero, Ikastetxeetako Kulturartekotasun proiektuak sustatzeko irakasle dinamizatzaileekin prestakuntza saio batean ikastetxeetara nola eraman litekeen planteatu genuen.

Hona hemen zenbait iradokizun Zurrumurruak aurre egiteko egitasmoa gauzatzeko ikastetxe batean:

1.- Ikasleekin:

1.1.- Zabalpena

  • Ikastetxeko pasioetan egitasmoaren kartelak jarri.
  • Lehiaketa bat antolatu lagun ospetsuekin.
  • Bizikidetza batzordean aurkeztu.

1.2.- Garapena

  • Diagnostikoa bertan ikastetxean: zer entzuten da gure eskolan.
  • Euren zurrumurruen azterketa.
  • Nolako funtsa duten edo zurrumurruek?
  • Zurrumurru batzuk desmuntatzeko, dokumentazio sorta bat kontratatzea (argudioak).
  • Arloetan zenbait jarduera sartu.
  • LH: ipuinak, bideoak (Suediako bideo-bilduma,…)
    • Zurrumurruei buruzko artikuluak irakurketa dialogikoa egin.
  • Bi taldeen arteko debateak antolatu.
  • Berriak irakurri eta komentatu. Titularrak aldatu.
  • Testu bat irakurri, hausnarketa egin eta praktikara eramateko zerbait proposatu.
  • Zurrumurruak gelditzeko esaldiak asmatu.
  • Immigrazioari buruzko abestiak landu
  • Simulazio jolasak antolatu.
  • Beste ikastetxe batekin kontaktatu (blog bat ekoiztu,…)
  • Hizkuntza tailerrak: testuen azterketa.
  • Aldizkarietan informazio bildu: estatistikak, grafikoak,…
  • Hemengo ezaugarriak (janariak,…) aztertu nongoak diren.
  • Lau zurrumurru aukeratu eta landu ikaskuntza kooperatiboaren bitartez.
  • Berritzegune Nagusiko hizkuntzen materialak aztertu: http://nagusia.berritzeguneak.net/hizkuntzak/index.php
    • BIZTANLERIA. LEHEN HEZKUNTZA. 6.MAILA. Carmen Marcos eta Carmen Pueyo.
    • IRITZI-GUTUNA. EUSKARA ETA LITERATURA. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila. Maria Elisa Ituarte.
    • ZURE IRITZIA ADIERAZTEN. EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO 2. maila. Nerea Badiola
    • Bazterkeriaren aurka. Argudio testua. LH 3. zikloa.
    • Osasuna denontzat. Azalpen. DBH 3
  • Liburu ibiltariarekin landu: portada zehaztu, helburuak eztabaidatu…
  • Zurrumurruak aurre egiteko egilesare bat antolatu.

1.3.- Ebaluazioa

  • Jardueren balioestea.
  • Prozesuaren hasieran: Aurreiritziak jasotzeko galdeketa.
  • Prozesuaren bukaeran: Hasieran azaldutako aurreiritziak zenbait puntutaraino aldatu diren baloratzea ahoz edo beste galdeketa baten bidez.
  • Balorazio bat/ebaluazioa adierazle batzuen inguruan.

2.- Familiekin:

2.1.- Zabalpena: Sentsibilizatzeko jarduerak:

  • Triptiko edo gida bat banatu.
  • Ikastetxeko WEB gune, eskola agenda, batzorde misto edo aldizkariaren bitartez informatu.

2.2.- Garapena

  • Liburu ibiltari bat osatu. Liburuan familiek ikastetxera heldu zirenean nola sentitu zuten idatziko dute.
  • Egoera ez formalak ere aprobetxatu: Astero emakumeekin kafea, hamaiketakoak, Munduko taberna.
  • SOS Arrazakeria erakundeko egitasmoa ikastetxera eramaten saiatu.
  • Familiei zer egiten ari den umeekin kontatu.
  • Familien prestakuntzan gaia sartzea.
  • Tertulia dialogikoa antolatu.
  • Familiak ekartzea ikastetxera haien esperientziak kontatzera.

2.3.- Ebaluazioa

  • Jardueretan partaidetza neurria eta asetze maila neurtu.

3.- Irakasleekin:

3.1.- Zabalpena

  • Klaustroari aurkeztu eta sentsibilitsatu.
  • Batzorde bat osatu.
  • Pertsona batek (kanpokoa ala ikastetxekoa) programa aurkeztea.
  • Irakurgai bat honen inguruan.
  • Jatorriak azaltzeko hitzaldi bat antolatu.
  • Irakasleek ekintzetan parte hartu behar dute.
  • Txosten bat antolatu zurrumurruekin ea egia diren edo ez, estatistika bat osatu, gure usadioak neurtu, kontrastatu…

3.2.- Garapena

  • Ikastetxean eginkizunak eta ardurak zehaztu eta banatzea. Plana osoa argi izan behar dute irakasleek.
  • Zurrumurruak kontrako batzordea antolatu.
  • Prestakuntza: tertulia, ..
  • Zurrumurruak azalaratu: testu baten bitartez,
  • Bideoak: Musika
  • Irakasleen esperientziak elkarri trukatu. Autobiorafia.
  • Zerrenda, argumentatu, desmuntatu, materialak eman.

3.3.- Ebaluazioa

  • Irakasleei egitasmo horren inguruan egin diren ekintzak baloratzeko orri bat pasatu.

Bukatzeko ezin dugu ahaztu gai hori jorratzeko gero eta baliabide gehiago eta hobeto dagoela:

 

Comments are closed.