eGela

Berritzegune Nagusia

Social lab: sareetan segurtasunez ibiltzeko jolasa

Irudiaren jatorria

Durante las V.Jornadas de Educación Digital se presentó Social lab,  un wargame. Los wargames son retos de seguridad, establecidos en niveles, “cajones de arena” para trastear sin peligro, en palabras de Pablo Garaizar, autor del juego. La razón para crear este juego es que los programas que existen para educar en el uso de las redes sociales suelen ser muy infantiles, no aportan un aprendizaje significativo sobre las redes ni contribuyen en la gestión de su identidad digital.  Hay que buscar un equilibrio entre la seguridad y la sociabilidad y que los wargames pueden aportar aprendizaje social sobre riesgos reales.

V. Hezkuntza Jardun Digitaletan Social lab tailerra antolatu zen. Txipiren eskutik  Social Lab, berak egindako jolasa, (wargame: gainditu beharreko segurtasun-erronka ) ezagutu genuen. Jakin badakigu Lehen Hezkuntzako azken ikasmailetatik aurrera sare sozialetan ibiltzen dira gure ikasleak. Nire ustez, programa honetako 10 urratsez osoturiko jolas honekin jokalariak uler dezake sareetan hartzen dituen erabakiak zein nolako eragina/ondorio ekar dezakeen.

Ezaugarriak:

  • Ingurune itxia eta babestua.
  • Online erabiltzeko zein ikastetxeko zerbitzarian instalatzeko.
  • Jolasak sorturiko fikziozko profilak.
  • Gelakideekin sareatua edo programak sorturiko profiledun pertsonaiekin interakzioan ikasten da.
  • Urratsak gainditu ahal izateko, programak dituen fikziozko profilek planteaturikoari irtenbidea bilatu behar zaio.
  • Harturiko erabakiak desegokiak izanez gero, ez da maila gainditzen.
  • Ezagutzen dituzte, benetako sareetan gertatzen den bezala, sozial-hackerrek erabiltzen dituzten engainatzeko edota manipulatzeko teknikak .
  • Jolasean eskaintzen diren egoerak benetazko egoerak dira: gerta dakiokeenak Tuentin edo Facebook-en.
  • Bizi behar dituzten egoerak errealak eta konplexuak dira.
  • Lau hizkuntzatan dago momentuz:  euskaragaztelaniazingelesez  eta alemanez

Esteka honetan eta Deustuko Unibertsitateko Youtube kanalean dituzue tutorialak (azken urratsekoa ezik).

Bestelako sare soziala babesturik ere badaude, Edmodo esateko. Hemen duzue artikulu bat honi buruz.

 

Comments are closed.