eGela

Berritzegune Nagusia

Grafos, 150 y 6

Las Redes Sociales han revitalizado la teoría de grafos que estudia los sistemas representándolos mediante nodos y segmentos. El número de Dumbar y los Grados de Separación matizan la supuesta expansión exponencial de nuestros contactos en dichas redes. Leer todo el artículo.

Matematikan, grafoen bidez adieraz daitezke sistema asko, sare sozialak barne. Elementuak puntuen bidez eta erlazioak zuzenkien bitartez adierazten ditu Grafoen teoriak. XVII mendean kokatzen da teoria horren jatorria; hain zuzen ere, Königsberg-o zubien problema aurkeztu zen garaian: hiri horretako zazpi zubiak zeharkatzen zituen bidea aurkitu behar zen, bide horrek zubi bakoitza behin bakarrik zeharkatzen zuelarik.

Gaur egun, onlineko sare sozialekin duten erlazioa dela kausa, pil-pilean daude interkonexioen eta horien adierazpenen gaiak. Aurreneko begirada batean, gure kontaktu eta interakzioen kopurua esponentzialki handitu dezakete sare sozial horiek, baina badira sare sozialen aukerak eta tamainua ulertzen lagunduko diguten zenbaki batzuk estraineko ikuspuntua matizatzera eramango gaituztenak: 150 eta 6 zenbakiak. Horiekin, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukera berri horien norainokoa zehaztu dezakegu.

Dunbar-ren zenbakia esaten zaio 150 zenbakiari. Gizaki batek indarrean manten dezakeen erlazio kopuru maximoa adierazten du, eta garun azalaren tamainuaren araberakoa da.

Robin Dunbarrek zenbaki hori ondorioztatu zuen primateen garun azalaren tamainua eta bizi ziren komunitateen ale kopuruaren arteko korrelazioa aztertzean. Ondoren, hipotesi hori baieztatu ahal izan zuen giza taldeen tamainua historian zehar aztertuz. Basamortuko nomaden taldeetako pertsona kopurua, erromatarren garaitik militarren antolaketarako soldadu taldeen tamainua, eta beste hainbat giza taldeena zenbaki horren inguruan zebiltzala ikusi zuen.

Dunbarren iritziz, indar handia beharko litzateke 150 aleko talde baten barne kohexioa gordetzeko, eta denboraren %42a erabili beharko lukete sozializatzen elkarren arteko erlazioak mantendu ahal izateko. Testuinguru horretan, portzentaia horren zenbatekoa gutxitzeko asmoz garatutako tresna zen hizkuntza; taldekideen arteko kohesio indarrak haregotzeko balio zuena botere erlazio piramidalak garatzeko beharrik izan gabe.

Dunbar-en zenbakiak, beraz, gizakiok izan ditzakegun lehen mailako konexio kopururik handiena adieraziko luke. Norberaren 150 kontaktu horietako bakoitzak beste 150 izango balitu, bigarren mailako 150 x 150 = 22500 konexio egongo lirateke, eta segida horretan sortzen den progresio geometrikoaren azterketak erakutsiko digu zein den munduko edozein bi pertsonen arteko katean dauden lagun kopurua.

Sei graduko banantzearen teoriak dionez, gutariko bakoitza lotuta dago Lurreko beste edozein pertsonarekin, gehienez, 5 ezagun eta 6 erlaziotako kate baten bidez. Frigyes Karinthy idazle hungariarrak 1930ean sortutako teoria horren arabera, zu eta Obama gutxienez 5 pertsona ezaguneko kate baten bitartez zaudete lotuta. Ez duzu sinisten? Ba artikulu hau idatzi dutenak ezagutzen baldin badituzu, Obamarekin duzun banantze gradu kopurua gehienez, 3 koa da, aldez aurretik ez bazenekin ere.

Ikerketa batzuen arabera, Sare Sozialen hedapenarekin, banantze-graduen kopurua gutxitzen ari da, eta 2008an 5,28 baziren batazbeste aldentzen gintuzten saltuak, gaur egun, bikoteen arteko graduak 4,75ra gutxitu dira. Bestalde, 2011. urtean, Facebookek munduko populazioaren %10aren gainean egindako azterketa batean, honako ondorio hau lortu zuten: aztertutakoen %99,6ak 5 banantze-graduko aldea dute euren artean.

Dunbarren zenbakiak eta banantze-graduen teoriak aditzera ematen digute sare sozialetan kontaktuen zenbatekoa areagotzeko ahaleginak neurrian egin behar direla; izan ere, zuzeneko kontaktua gehienez, 150 kideekin izango da, eta hala ere, munduko edozein pertsonetatik urrunduko gaituen gradu kopurua gehienez, 6koa izango da. Gure amonek esaten zuten moduan, “mundua zapi bat da”.

Comments are closed.