eGela

Berritzegune Nagusia

Book trailerrak: gazte literatura +

Aspaldi honetan Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin,  antolatu ohi du Liburu Gaztea saria. Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea helburu duen lehiaketa honek iaz teknologia berrietara egin zuen jauzi Book trailer Lehiaketa bihurtuz eta arrakasta itzela izan zuen: 167 book trailer lehiatu ziren ikastetxeen kategorian, eta 15 book trailer norbanakoen kategorian.

Book trailerra liburu bat iragartzeko sortutako bideo muntaia da, filmen trailerrak egiteko erabiltzen diren narrazio teknika berdintsuak erabiliz egin ohi da. Bideo digitalen formatu ohikoenekin sortu eta telebistaz nahiz Internet bidez hedatzen da.

Liburuak iragartzeko ez ezik, irakurzaleak eta zale ez direnak liburuak irakurtzera motibatzeko ere balio du book trailerrak.

Honela,  Liburu Gaztea ekimena helburu hauekin hedatu egin da :

  • Irakurtzeko zaletasuna sustatzea DBHko gazteen artean eta  irakurketa horren gaineko sormen lana bideratzea.
  • Teknologia digitala eta literaturaren esparruak uztartzea.
  • Gazteak Euskal Literatura liburuen sustatzaile bihurtzea.

Izena eman duten ikastaldei zein irakaslei  laguntza ugari eskaintzen zaie: iradokizun didaktikoak, Book trailerrak egiteko eskuliburu-jarraibideak, eta bertatik bertako saio praktikoak Liburu Gaztea sareko dinamizatzailearen eskutik.

Dagoeneko, lanean dihardute 2013-2014ko  Liburu Gazteko ikasle -sarekideek …. SARTU

Comments are closed.