eGela

Berritzegune Nagusia

Atera sakelekoak (I)

Doug Belshawren argazkia Flickrren

El post resume las razones para prohibir los móviles en los institutos, analiza la eficacia y efectos de tal prohibición y echa un vistazo a las tendencias de uso de los mismos y al valor que pueden tener para ayudarnos a cumplir con nuestros compromisos como docentes. Para finalizar, plantea posiblidades de abordar su uso educativo y responsable.

Baimenik gabeko argazki eta bideo mingarriak, cyberbullyinga, guatxapak ikasleen aurrez aurreko giza-harremanak ordezkatu edota hondatzea, genero indarkeria areagotzea, menpekotasunak, gelako lanetatik distrakzioak, kopiaketak azterketetan, apurketak, lapurketak,… nola ez genituen, bada, sakelekoak ikastetxeetan debetatuko? Apustu egingo genuke: erkidegoko AJA gehienetan galarazita baietz egon?

Aurrera egunak, hilak eta urteak, debekuak oraindik balio digun ala ez erabaki nahi genuke. Tamalez, arazo gehienek bere horretan dirautela eta, zeratarko balio digu debekuak?

  • ikasleengan debekua hausteko nahia pizteko,
  • ikas-irakasteko balio handia1 izan dezaketen tresnak2 baztertzeko,
  • ikasleei hiritar digital erantzule eta autonomo legez hezteko aukera (eta beharra) ukatzeko,
  • irakasleok geure gaitasunak eta rolak gaurkotzeko aukera galtzeko,

… eta ikasgelako leihoa mundura irekiz… munduan bizi baikara… zer ikusten dugu?

Lambda Chi Alpha Fraternityren argazkia Flickrren

  • Sakelekoak gazteen luzapenak direla (ekar ditzaketeen “anputazioak” zaindu beharko ditugu).
  • Smartak teknologia arrunt3 eta demokratiko4 bihurtzen ari direla (beste apustu bat, Bigarren Hezkuntzako ikasle gehienek smarta baietz eduki?)
  • Sinesgarritasun handia duten erakundeek5 ez dutela etorkizuneko tresna legez ikusten oraingo tresna legez baizik.
  • Benetako kutsua eman diezaioketeela ikaste prozesuari metodologia egokiekin uztartzen badira eta, hortaz, ikasleentzat esanguratsuak eta erakargarriak direla.
  • Badagoela Hezkuntza Premia Berezidun ikasleei arreta egiteko aukera asko eta gela inklusiborantz jotzeko bidea irekita dagoela.

eta ondorioz, behin leihoa irekita, uste dugu garaia dela

Wilkinsonen argazkia Flickerren

  • Sakelekoek sortzen dituzten kalteak ikasle eta familiekin batera nola konpondu pentsa dezagun, nortasun, pribatutasun eta erantzukizun digitala landu eta ikastetxeetako AJAk molda ditzagun.
  • Bideko oztopoak –konektibitate eskasa, gure formazio eza– leun ditzagun (Hezkuntza Saileko atean joka ari gara orain).
  • Eskaintzen dizkiguten aukerez baliatuz proposamen didaktikoak egin ditzagun.

Esan eta egin, gu ere mobile learning6 proiektu xumea prestatzen ari gara. AJAri buruz hausnartzen hasteko, ikertzen ikasteko eta komunikazio gaitasuna lantzeko asmoa daukagu buruan. Urtarrilean ekingo diogu (beta)arabARe lankidetza proiektu hau pilotatzeari Langraizko Menesiarren ikastetxean. Esango dizuegu…

@txiotxio


[1] “UNESCO policy guidelines for mobile learning; 2013 – unesdoc.” 2013 (5.or). 2013 aza. 17 <http://ow.ly/s9F4t>

[2] “Today your cell phone has more computer power than all of nasa back in 1969 when it sent two astronauts to the moon” in Social Media, Sociality, and Survey Research.” 2013 (153. or). 2013 aza 26 <http://goo.gl/T4LZs2>

[3] Euskal Herriko datuak faltan, Europako eta Espainiar Estatuko joerak ontzat hartuz gero, “EU5 Smartphone Penetration Reaches 55 Percent in October 2012 …” 2012. 2013 aza. 26 <http://goo.gl/tFOLm3>

[4] 3.2 bilioi sakeleko dago munduan, garatzeko bidean dauden herrialdeetan ere 2017rako populazioaren erdiak sakelekoa izango duela uste da, ordenagailua baino IKT gailu demokratikoago bihurtuz. “UNESCO policy guidelines for mobile learning; 2013 – unesdoc.” 2013 (7.or). 2013 aza. 17 <http://goo.gl/TEPs2g>

[5] Horizon Reporteko aurreikuspenen arabera teknologiak honela orokortuko dira ikas-irakasteko prozesuan mundu mailan: aurten –ez dut esan etorkizunean, aurten baizik–, cloud computinga eta mobile learninga; bi-hiru urte barru, learning analytics eta eduki irekiak; lau-bost urte barru, 3D inpresioa eta laborategi birtualak “NMC Horizon Report > 2013 K-12 Edition – New Media Consortium.” 2013. (3-6. or) 2013 aza. 26 <http://goo.gl/jVsG2>

[6] “UNESCO policy guidelines for mobile learning; 2013 – unesdoc.” 2013 (7.or). 2013 aza. 17 <http://ow.ly/s9F4t>

Comments are closed.