eGela

Berritzegune Nagusia

Flipped classroom

Las clases invertidas o clases al revés son una práctica educativa basada en intercambiar los tiempos y lugares entre la asimilación de contenidos y la realiazación de tareas. Si tradicionalmente los contenidos se “transferian” en el aula y las tareas se “realizaban” en casa, ahora puede ser al revés, los contenidos se “asimilan” en casa, o en el bus, y las tareas se “resuleven” de forma activa y colaborativa en clase, interactuando con los compañeros y el profesor. (Leer todo)

Irauliko ikaskuntza edota irauliko ikasgela hezkuntzan eman ohi diren praktikak eraldatzera datorren metodologia dugu: lehen edukiak ikasgeletan “transferitzen” baziren eta tareak etxean “burutu”, orain alderantziz jokatzea proposatzen zaigu, ikasleak edukiak bere kaxa etxean edo busean etxerako bidean “bereganatuko” ditu eta tareak ikasgelan, lankidetzan eta parte hartuz, aurrera eramango ditu, kideak eta irakaslea lagun.

Zer abantail ekarri ditzake, baina, azalpenak bideoen bitartez jasotzeak? Bada mota desberdinetakoak, esaterako: aniztasuna kudeatze aldera, ikasle bakoitzak behar adina aldiz ikusi ahal izango du azalpena; familiak inplikatzeko aldera, etxeko tutoreen parte hartze eta laguntza bidera dezakegu; ikastetxearen antolakuntza hobetze aldera, irakasleen hutsuneak hobeto kudeatuak izateko bide izan daitezke bideotutorialok eta, bukatzeko, ikasleen konzentrazioa hareagotzeko, ikasleek azalpenak mozketarik gabe eta irudi eta dinamizmoz aberastuak ikus ditzakete nahi adinetan.

Tareak gelan lankidetzan eta era aktiboak, irakasle lagun, aurrera eramatearen abantailak begi bistakoak dira: talde-lanean aritzeko dinamikak gauzatzeko denbora izatea, irakaslearen presentzia eta orientazioa baliatzea eta, ekidadearen alde, inor etxean bakarrik, laguntzarik gabe, geratzeko arriskua ekiditzea.

Flipped classroomaren praktika matematika arloan ez da gaur goizeko kontua eta aspaldi erabili dira bideotutorialak irakasleen prestakuntzarako: Geogebra (Manuel Sada), Moodle (Eider Antxustegi-Etxarte) edota Wiris (Marisa Berdasco) gaietan, esaterako.

Gaur egun, ordea, irakasle asko hasi dira euren klaseetarako materialak sortzen: Jesus Mª Rey (Lekeitioko institutua) edota Agustin Urretabizkaia horren adibide. Flipped classroomerako baliabideak H-LHn (Aritmetika), DBHn (0, 1 eta 2. graduko funtzioak) zein batxilergoan(Funtzio deribatua eta integrala) erabili daitezke.

Dena dela Flipped Classroomaren eboluzioak ikasleak bideo editoreak egitera jo behar du: irakasleen grabazioen jasotzaile hutsak izateaz haratago, ikasleek ere hasi behar dute euren grabazioak gauzatzen burututako lanen erakusgarri edota problemen ebazpenetan segitutako bidea erakusteko, San Inazio institutuko ikasleak egin duen moduan.
Flipped Classroomekin hastera animatzen bazara hona hemen bi bideotutorial Screencast-o-matic aplikazioarekin grabaketak nola egin daitezkeen azaltzen: bideoa 1 eta bideo 2. Beste aukera bat grabazioak egiteko Notebook izan daiteke, Jesus Mª  Rey-ek azaldua.

Santiago Fernández ¬ José Manuel López

 

Comments are closed.