eGela

Berritzegune Nagusia

Haur Hezkuntza. Sarea

 

Kaixo adiskide!

HHko etaparen garrantziaz hezkuntza eragileak  jabetzen hasiak diren honetan, unea da orain artekoen lana jaso eta aurrera egiteko. Etapak behar eta merezi duen bultzada orain arte horretan ibili direnen ekimenetan oinarritzea ezinbestekotzat jotzen dugu eta helburu horrekin bilketa lanarekin hasiak gara. Hasitako metaketan, dagoena bildu, uztartu, denon eskura utzi eta gera daitezkeen zuloak elkarrekin tapatzen hasteko xedea dugu. Helburu horrekin berritzegune desberdinetako kideak  hasiak gara biltzen eta sarea osatzen, gelatan dihardutenei tresnak eta baliabideak eskaintzeko asmoz batetik eta beraiek egiten dutenaz ikasteko, bestetik.

Hasitako bilketa lan horretan hemen doaz berritzegune desberdinetako kideek partekatu dituzten baliabideak:

Baina gure ametsa hasi baino ez da hasi eta gure sarea antolatzen baino ez gara hasiak eta nahiko genuke elkarrekin egingo dugun bide oparo baten abiapuntua baino besterik ez izatea. Beraz, lagun, laster arte!

Comments are closed.