eGela

Berritzegune Nagusia

Hizkuntzak lantzeko eta hizkuntzen inguruan gogoeta egiteko materialak

Gaurko post honek helburu bat baino gehiago du: hizkuntzen inguruko proposamen didaktiko berri batzuk aurkeztea, IKTei lotutako baliabideen inguruan aritzea, hizkuntzak ikasteko eta irakasteko hain beharrezkoa den gogoetarako baliabideak eta proposamenak egitea… Baina ez dugu azalpen luzerik egingo: hori guztia post honekin batera dauden bi irudietan ikusten dituzuen materialetan biltzen baita.
Oraingoan Scoopitaplikazioa baliatu dugu materialak bildu eta eskueran jartzeko. Aplikazio eskuraerraza, erabilgarria eta ikusgarria da.

Este post tiene un objetivo múltiple: presentar nuevas propuestas didácticas para la enseñanza de las lenguas, reflexionar sobre recursos TIC, acercar algunas propuestas e instrumentos para la imprescindible reflexión sobre la enseñanza y aprendizaje de las lenguas… Pero no vamos a extendernos en explicaciones, pues a la vista está que las imágenes que acompañan este post son una recopilación de materiales.

Nos hemos servido una aplicación de fácil acceso, Scoopit,   para organizar materiales diversos y ponerlos a la disposición del profesorado.

 

 Berritzegune Nagusiko hizkuntza taldekideok, indarrean dugun curriculuma garatzen laguntzeko, azken urteotan garatutako materialak biltzen dira sareko bi gune horietan: Hizkuntzak lantzeko material didaktikoa” eta  “Aholkularitzarako eta formaziorako materiala, hizkuntzen inguruko erabakiak hartzen laguntzeko. Izan ere, hizkuntzen ikas-irakaskuntzetan murgilduta gabiltzanok, bai laguntza zerbitzuetan, bai ikastetxeetan ikasleekin eguneroko lanean, bi kezka izan ohi ditugu: alde batetik, nola irakatsi, zer nolako erabakiak hartu behar ditugun ikasleek hobeto irakurri, idatzi,entzun, hitz egin dezaten…, hau da, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna gara dezaten; eta, bestaldetik, nolako materialak erabil ditzakegun ikasleengan hizkuntza komunikaziorako gaitasunaz gain, beste Oinarrizko Gaitasunak ere garatzen laguntzeko. Batak formazio beharra ekartzen du sarritan, edo, behintzat, gogoeta egin beharra; eta bigarrenak, berriz, beste klabe batzuen araberako materialak erabiltzea, hau da, gelan egiten den lana hizkuntzaren erabilerari lotzea -haren inguruko gogoeta baita hizkuntza lantzeko eta hobeto erabiltzeko giltzarria-, ikasleak inplikatu eta proposatzen zaien egiteko horretan haien interesa bultzatzea, ikasleen protagonismoa sustatzea, ebaluazio formatiboa txertatzea, IKTen erabilera uztartzea… Beraz, eredu moduan, geuk eginiko materialak bildu ditugu gune horretan, eta  material guztiek bezala, egokitzapena eta egoeren araberako moldaketak behar dituzte.

Bi esparru zabalak dira, eta lanketa sakona eskatzen dute. Biak askoren kezka iturri, eta, are gehiago, gurea.  Baliagarriak izatea espero dugu.

En estos dos espacios digitales hemos reunido diversos materiales, elaborados por el equipo de lenguas del Berritzegune Nagusia, cuya finalidad es facilitar el desarrollo del currículo vigente y ayudar al profesorado a tomar decisiones sobre las lenguas “Hizkuntzak lantzeko material didaktikoa eta  “Aholkularitzarako eta formaziorako materiala.

Quienes nos dedicamos a la enseñanza de las lenguas, tanto desde los servicios de apoyo como en el día a día de las aulas, tenemos dos preocupaciones frecuentes; por un lado, cómo enseñar lenguas, qué hacer para que nuestros alumnos y alumnas lean, escriben, hablen mejor, es decir, para que desarrollen su competencia en comunicación lingüística; por otro lado, qué materiales podemos utilizar que no sólo contribuyan al desarrollo de la competencia en comunicación lingüística sino también ayuden a desarrollar las Competencias Básicas.  La primera conlleva a menudo la necesidad de formación, o, al menos, de reflexión conjunta; la segunda, por el contrario, se centra en la utilización de materiales didácticos diferentes, que vinculen las actividades de aula al uso de las lenguas, que centren la reflexión sobre las lenguas en la mejora de los diferentes usos lingüísticos, que impliquen al alumnado en tareas comunicativas de su interés, que contemplen la evaluación formativa y el uso de las TIC, que den, en definitiva, protagonismo a los aprendices.

Así pues, hemos reunido en estos espacios digitales muchos de los materiales que hemos elaborado, en el convencimiento de que pueden servir de modelo para todos aquellos profesores que quieran adaptarlos a las necesidades y características concretas de sus alumnos.

Son dos amplios espacios que exigen un trabajo en profundidad, con los que esperamos ayudar al profesorado al menos, a debatir y tomar decisiones.

Comments are closed.