eGela

Berritzegune Nagusia

Pinterest

Pinteresten inguruan hitz egitera nator oraingoan. Ez dut gogoan oso ondo noiz eta nola sartu nintzen. Hasiera batean, badakit argazki egokiak, bereziak, zerbait esan nahi zidatenak aurkitzeko erabili nuela. Altxor bat zen! Edozein gairi loturiko argazki zoragarriak azkar batean aurkitzeko aukera,  ematen zuen. Bisuala oso. Poliki-poliki beste erabilgarritasun batzuk deskubritu nituen. Altxor bat da!

Nahi duzun gaian barrena ibili zaitezke. Tablero desberdinak sortu ditzakezu, zuk zeuk. Tablero horiek, antolatzeko era bat besterik ez dira. Bertan gauzak gordetzeko eta eskuragarri jartzeko bi aukera dituzu. Gogoko duzun edozein blog, webgune, bideo, audio… hartu eta Pinteresten txertatzea da aukera bat. Bestea, gustuko duzun gai baten inguruan erabiltzaile desberdinek “pineaturik” duten “hori” , “berpineatzea”.

Nola funtzionatzen du? Pinteresten izena eman behar duzu, inskripzio bat egin behar duzu, alegia. Zure izena edo gaitzizena(izenordea) jarri diezaiokezu. Ondoren, gai desberdinak emango dizkizu aukeratzeko (hezkuntza, moda, artea, musika…). Hau aitzakia bat besterik ez da erabiltzaileek pineatzen dituzten gauzak ezagutzeko, arakatzeko, trukatzeko…

Nola jarraitu dezakezu jendea? Zure emailean duzun helbideen arabera (berak ematen dizu aukera hori)  edo/eta gustuen araberako pineatzaileak jarraituz. Aukera duzu, pineatzaile edo erabiltzaile horren tablero bat aukeratzea jarraitu dezazun edo, pinatzailea bera jarraitzea (dituen tablero guztiak). Sortzen dituzun tableroak izan daitezke:

  • Publikoak zein pribatuak (zuk bakarrik edo taldekide batzuekin konpartitua).
  • Erabiltzaile anitzekin talde publikoa osatzea (kide anitzeko tablero bat egin daiteke).
  • Tableroa bera edo/eta pineatzen dena, mapa batean kokatzea.
  • ….

Hezkuntza mundurako baliagarria da? Bai, oso! Hona hemen erabilgarritasun batzuk:

  • Interes berdineko jendearekin harremanetan jartzeko bide erraza da.
  • Proiektuak eta aurkezpenak publikatzeko eta trukatzeko
  • Ideiak zabaltzeko
  • Bilatu, aurkitu, aukeratzeko…
  • Ikasleentzat informazioa metatzeko eta trukatzeko, sarea egiteko egokia
  • Irakasleentzat proiektuak bideratzeko
  • Ebaluatzeko

Pinterest, ordenagailuan, tablet batean, smartphonean zein hiruretan izan dezakezu. Irakasleek zein ikasleek ere erabili dezakete Pinterest. Haur Hezkuntzako ikasleentzat erabilgarria iruditzen zait. Horren da bisuala! Ez duzu zertan asko idatzi beharrik, nahi izanez gero ezer ere ez, eta gauza zoragarriak egin daitezke beraiekin…

Hona  hemen bideo tutorial bat lagungarria izan daitekeena:

  • lngelesez:https://www.youtube.com/watch?v=AfyByLwiIe8&list=PL1A834A972E2D5ECA
  • Gazteleraz: https://www.youtube.com/watch?v=g8gOaoMp8HY

Seguru nago, dagoeneko konbentzitu zaitudala aukera paregabea dela 😉 Hoberena saltseatzen ibiltzea da, dena dela, hemen, zenbait erabiltzaile kontuan hartzekoak:

  • http://www.pinterest.com/isidrovidal/
  • http://www.pinterest.com/zientziahezkunt/
  • http://www.pinterest.com/bertamares/
  • http://www.pinterest.com/trukean/
  • http://www.pinterest.com/eintef/blogs-de-aula/
  • http://www.pinterest.com/otxolua/
  • http://www.pinterest.com/kafesne/
  • http://www.pinterest.com/naveduca/
  • http://www.pinterest.com/EducacioilesTIC/activitats-i-jocs/

Gozatu ezazue! Laster arte!

 

Comments are closed.