eGela

Berritzegune Nagusia

“Booky’s books for you” irakurmena lankidetzan

Gure inguru hurbileko eTwinning proiektuetan lan interesgarria egiten ari den  irakaslearen esperientzia ekarri behar dugu beste behin. Maite Elejalde  dugu bera, Portugaleteko LHI Virgen de la Guía ikastetxeko ingeleseko irakaslea, Poloniako  Anna Żywica, Szkoła Podstawowa nr 30 im. Marii Zientary-Malewskiej, irakaslearekin batera diharduna.

“Booky´s books for you” proiektuan Lehen Hezkuntzako ingelesa arloko edukiak partekatzen dituzte, bi eskoletako ikasleek eurek sortutako produkzio digitalen bitartez. Lehen eta Bigarren zikloan ebook formatuan argitaratzen dituzte lanak. Hirugarren zikloan berriz, komiki digitalak eta antzezlanak sortu eta partekatu ohi dituzte.

Proiektuan besteak beste, atzerriko hizkuntza gaitasunak, kulturarteko jarrerak, pentsamendu kritikoa, gaitasun digitalak, lankidetza trebetasunak, ea … jorratzen dituzte.   Baina zalantzarik gabe horrelako proiektuek  baliatzen dutena zera da, ikasleak bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatzea.

Hortaz, ZORIONAK etwinners guztiei eta segi aurrera !

(Jatorrizko artikulua gaztelaniaz hemen )

eTwinning programaren inguruko argibideak ikusi

 

Comments are closed.