eGela

Berritzegune Nagusia

Bidaiariak, (hartu katua eta) igo trenera!

 

Googlyren argazkia Flickren

Solemos decir que perdemos el tren cuando dejamos pasar una oportunidad…

… Desde el pasado jueves nos espera el tren en las estaciones de Bilbao y Vitoria. Saldrá hacia Deusto (sede de la formación gratuita para el Scratch Eguna 14) el día 24 de marzo y llegará a la Alhondiga y al Artium el 17 de mayo.

Gaztelaniaz aukerak galtzeari perder el tren deritzo…

… Joan den ostegunetik trena zain daukagu Bilbao eta Gasteizko geltokietan. Martxoaren 24an abiatuko da Deusturantz (Scratch Eguna 14ko formazioa bertan izango da, doan) eta Alhondiga eta Artiumeko geltokietara iritsiko da maiatzaren 17an.

Katua hartu, trenera igo eta aspaldiko lagunak agurtu ditut. Bidaiari berri gutxi (aupa Oiertxo!). Ezarri eta leihotik jarri naiz begira: nasa asko, tren andana, helmuga interesgarriak nahinon… Agian irakasleek balekite bidaia hau zein aberasgarria den… ez dela bakarrik egiten… eta Resnicken bideo hau gogoratu dut:

Ikus bideoa

Gustuko dut alfabetatzearekin, irakur-idaztearekin hain zuzen, egiten duen konparazioa: gaur egungo gazteei buruz dio teknologia berriekin elkarreragiteko jaioak badira ere, ez direla hain trebeak edukiak sortzeko eta euren buruak adierazteko. Irakurtzen jakin bai, baina ez dakitela teknologiarekin idazten.

Teknologiarekin idazten laguntzeko, dio Resnickek, programatzen irakatsi behar diegu. Konparazioari ekinez, zera gehitzen du, kazetari profesionalak ez direla alfabetatzen diren bakarrak eta informatikariak ere ez direla izan behar programatzen ikasten duten bakarrak. Izan ere, irakurtzen eta idazten ikasteak, beste gauza asko ikasteko aukerak sortzen dituen eran, gazteak Scratchekin lanean ari diren bitartean, programatzen ikasi ezezik, beste gauza asko ere ikasten dute.

Geure gizartean, edonorentzat da ezinbestekoa sormenez pentsatzea, logikaz eta sistematikoki arrazoitzea, problemak ebaztea, egoera konplexuak kudeatzea, akatsetatik ikastea, arazoei ekitea, elkarlanean aritzea, elkarreragitea, tajuz komunikatzea, ingurua ondo ezagutzea… Horrek denak, Scratch bitartez lantzen dira programatzen ikastearekin batera.

Resnicken iritzi berekoak omen dira Alemanian, Amerikako Estatu Batuetan, Australian, Bangladeshen, Danimarkan, Erresuma Batuan, Espainian (ikus gaitasun digitalaren 3. esparruko 4. dimentsioa: edukiak sortu, programazioa), Kolonbian, Kuban… L, M, N, O, P… eta Zelanda Berrian ere.

Trensin.comen galeriatik LPIko 32. artikuluaz baliatuz

Eta guk, erosiko al dugu txartela ala ¿perdemos el tren?

@txiotxio

Comments are closed.