eGela

Berritzegune Nagusia

BYOD (Ekar Ezazu Zeure Gailua)

Gailu mugikorren erabilerak ikasteko moduak eraldatu ditu Katyko (Texas) Eskola Distrituan

byod1

 

 

 

 

 

Hezkuntza distritu horretan Lehen Hezkuntzako 32 eskola eta 21 institutu daude; bertan, 63000 ikasle daude matrikulatuta,  asko ISEK bajuko familietatik datozenak. Katyk oso populazio anitza du, herrialde askotatik joandakoa, eta bertan 70 hizkuntza desberdin baino gehiago hitz egiten dira.

2008an, krisi ekonomikoak ekarri zuen diru murrizketak bultzatuta, bertako hezkuntza arduradunek erabaki zuten momentu egokia zela irakasteko moduetan aldaketak sartzeko. Horrela, hiru urtetarako programa bat  jarri zuten martxan, hezkuntza praktikan teknologiak integratzeko asmoz.

Proiektu hori hiru zutabetan oinarritu zen:

  • Web 2.0 tresnen integrazioa gelako praktikan
  • Hiritartasun digitala
  • Bring Your Own Device ekimenaren esperimentazioa , ikasleei  euren gailuak etxetik gelara ekartzeko baimenduz

Hasierako fasean, distrituko hezkuntza arduradunek 150 telefono eskuratu zituzten, enpresa batek donatuak. 5. mailako ikasleen artean banatu ziren aparailu horiek ez zeuden gaituta deitzeko edota mezuak idazteko, baina bai interneteko bilaketak egiteko eta zenbait aplikazio didaktiko erabiltzeko.

Bestetik, IKT aholkulari talde batek Web 2.0 tresna banku bat sortu zuen, ikasle eta irakasleen arteko lankidetza sustatzeko, eta zentroz zentro ibili ziren formazioa ematen. Apurka apurka, aplikazioen praktikotasuna ikusi ahala, irakaslen interesa handituz joan zen.

Bigarren fase batean beste 1500 telefono banatu ziren.   Aldi berean, hiritartasun digitalaren kontzeptua jorratzen hasi ziren, familiak informatuz eta ikasleekin herritar digital arduratsuak izateko garrantzia landuz.  Bitartean, emaitza akademikoak hobetzen hasi ziren; adibidez, matematika azterketetan aprobatuen kopurua %70tik %90ra igo zen. Antzera beste ikasgaietan. Gakoa: ikasleek eurek aukeratzen zuten zein tresna erabili, beraien interesen eta gaitasunen arabera: arkatza, papera, podcast-ak…

Esperientziaren azken fasea BYODarena izan zen. Ordurako, geletan diziplina arazo gutxiago zegoen  eta eskola-emaitzak askoz hobeak ziren. Eskola guztietan wifi sistema egokiak instalatu ziren, eta ikasleak euren gailu partikularrak eskolara eroaten hasi ziren. Etxean aparailurik ez duten ikasleentzat ordenagailu eramangarriak jarri zituzten geletan.

Ekimenaren arrakasta ikusita, gaur egun BYOD sistema guztiz ezarrita dago Katy-ko eskola distrituan.

Gailu mugikorrak eta hezkuntza premia bereziko ikasleak

Katy distrituko hezkuntza arduradunen esanetan, aparailu mugikorrak oso aproposak dira ikasteko zailtasunak dituzten ikasleekin lan egiteko. Adibidez, irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleek euren tablet edota telefonoetan jasotzen dituzte irakasleen lanak ; ostean, eskaner baten laguntzaz ahozko formatura pasatzen dituzte testuak.

 

 

 

Comments are closed.