eGela

Berritzegune Nagusia

Amara Berri Sarean dokumentazioa eta ezagutza partekatzeko tresna.

amara
2011. urtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeei Alfresco eta Liferay tresnak  eskaini zizkigun dokumentazioa kudeatzeko intranetak eta web guneak sortzeko; baita ere “Ikastea” hezkuntza atariaren esparruan, multimedia plataforma aurkeztu zigun.

Amara Berri Sistemari buruzko Jardunaldiak 2012. urtean ospatuko zirenez, eta jardunaldien egitarauaren jarduerak eta edukiak zabaldu behar genituenez,  www.amaraberrisarea.hezkuntza.net  web gunea sortu genuen.

Esperientzia honek, tresnaren aukerak eta onurak frogatzeko eta erabileran nolabaiteko prestakuntza izateko balio izan zigun.
Aldi berean, Amara Berri Sistemaren Ikastetxe-Sarean, curriculuma berrikusten eta eguneratzen ari ginen eta programazioa jasoko lukeen “departamentuko karpeta” digitalaren diseinua garatzen.

amara_all

Programazio hau, dagoeneko, beste Intranet batean antolatuta zegoen, baina tresna berri honen ezaugarriak ikusita, Alfrescora migratzea erabaki genuen. Sistema honetan, dokumentazioa karpetetan eta artxiboetan antolatuta badago ere, edukietara iristeko, Liferay palataformaren bidez, modu intuitiboa eta erraza dela ikusi genuen eta horregatik erabilpena sustatzeko baliabide egokitzat jo genuen.

 

Hasieran bi komunitate sortu genuen “Haur Hezkuntza” eta “Lehen Hezkuntza”. Egitura garatu genuen eta zenbait eduki txertatzen hasi ginen.

amara_web amara_web4
amara_web3 amara_web2

Ondoren, “Tutoretza”, “Aditasun berariazko zerbitzua”, “Hedabideak”, “Zuzendaritza taldea”,… komunitateak sortu eta garatu genituen.

Liferay plataforma eta Alfresco eta Multimedia esparruarekin integrazioak, erabiltzaile guztiok, gure eginkizunak betetzeko behar ditugun baliabideen mapa eta sarbide zentralizatua eskaintzen duen web gunea diseinatzea ahalbidetu digu.

Tresna hauen egitura eta baliotasuna kontrastatzeko, eremu anitzetan eta profesional desberdinekin ebaluatu ditugu; irakasleak bere mintegietan, Amara Berri Sareko zuzendaritza taldeekin, beste ikastetxe-sareko aholkulariekin eta CAUko teknikariekin.

Balorazio hauek baieztatzen dute dokumentazioa eta informazioa jasotzeko tresna egokiak direla; bestalde, talde-lana eta adostasunak ikastetxearen ikuspegi globaletik bultzatzen dutela..

Hasi besterik ez dugu egin. Ondorengo lana elikatzea eta aberastea da. Horretarako, Ikastetxe-Sareko egitura guztietan, edukiak jaso, aztertu eta ontzat emateari ekin beharko diegu.

Eta gogoz hartuko dugu erronka hau, ikastetxeetara datozen irakasle berrientzako zein sisteman aktiboki jarduten duten besteentzako, prestakuntza tresna eraginkorra delakoan.

Comments are closed.