eGela

Berritzegune Nagusia

IRAKURTZEKO GAITASUNA GARATZEKO BIDEAK

hodeia

XXI. mendeko gizartean, informazioaren eta komunikazioaren gizartean, ezinbestekoa da irakurtzeko gaitasuna egoki garatzea; izan ere, behar beste garatu ezik, murriztu egiten baitira bai garapen pertsonala eta profesionala, baita gizartean parte-hartzeko aukerak ere.

 Testuak ulertu eta interpretatzea bizi guztian garatzen den prozesu luze eta konplexua da. Egun, praktika soziokulturaltzat hartzen da irakurketa, eta, hartara, azpimarratzen da izaera soziala dutela bai irakurlearen ezagutzek eta bai testuaren esanahiek ere. Hala, komunitate bakoitzak modu jakin batean erabili eta egituratzen ditu testuak, gizarte jakin batean eta kultura jakin batean txertatuak baitaude. Eta irakurleak ere bere komunitatetik eta bere kulturatik eraikitzen du testuaren interpretazioa, eta zentzu berezia ematen dio horren arabera.

PISAk ematen duen defiziCassanyoaren arabera  hauxe da irakurtzeko gaitasuna “(…) helburu pertsonalak erdiesteko, norberaren aukerak eta ezagutzak garatzeko, eta gizartean parte hartzeko xedeekin, irakurleak testu idatziak ulertzeko, erabiltzeko, haietaz gogoeta egiteko eta haiekin konprometitzeko duen gaitasuna da. Eta hori guztia nola gara dezakegu ikasgeletan? Zeintzuk dira estrategia horiek? Nolako baliabideak eta jarduerak balia ditzakegu ikasleek askotariko testuak (jarraituak, ez jarraituak, askotariko euskarrietan…) ulertu eta interpreta ditzaten? Zer egin dezakegu ikasgelan ikasteko eta disfrutatzeko irakur dezaten ikasleek? Eta irakurtzen dutena ulertu eta interpreta dezaten? Galdera horiek erantzuten aritu dira 2014ko Uda Ikastaroan Isabel Sole, D. Cassany eta EAEko ikastetxeetan esperientzia arrakastatsuak garatu dituzten irakasleak.

Irakurtzeko gaitasuna garatzeko bideak ikastaroan ikusi dugu irakurtzen ikasteko, bizi osoan garatuko den prozesu konplexu hori garatzeko, alegia, irakurtzeko estrategiak abiarazi behar dituela irakasleak, ikasleei helburu zehatzak lortzeko jarduera egokkooperatiboaiak eta askotarikoak proposatu, ikuspegi kritikoak duen garrantzia ikustarazi eta hura lantzeko jarduerak proposatu, eta horretarako, lan-talde eta hezkuntza kooperatiboaren egiturak (bikoteka irakurtzen, ikasleen arteko tutoretza, solasaldi dialogikoak…) eta jarduera kooperatiboak balia ditzakeela, besteak beste.solasaldiak

Eta hori guztia, eskola hezkuntza komunitate gisa planteatuta, eskola goitik behera eta behetik gora, elkarrekin, modu bertsuan lan egiten duen lan-talde gisa planteatuta, bertako giza-baliabide eta gune guztiak martxan ( liburutegia, esaterako, edo beste espacio batzuk…) askoz eraginkorragoa izango dela irakurketa eta emankorragoa prozesua.

irakurketa ikastetxean

Han azaldutakoa, proposatutako jarduerak eta  ikusitako  bideo batzuk jaso nahi izan ditugu eta webgune batean jarri denon eskura. Mintegi, klaustro nahiz irakasleen prestakuntzetzan erabilgarri izan daitezkeelakoan, edo zergatik ez norberaren gogoetarako lagungarri.

Emaitzak merezi duela uste dugu.

Comments are closed.