eGela

Berritzegune Nagusia

Irakasten ikastea posible al da?

apreseñar

Duran-en aurkezpena

 

Urriaren 30ean David Duranek, UABko GRAI taldearen koordinatzaileak, APRENSEÑAR kontzeptuari buruz berba egin zuen Barakaldoko 28.Jardunaldi Pedagogikoetan. Hitzaren atzean dagoena da ikasketa koperatiboaren inguruan azken urteotan eginiko ikerketen emaitzak.

El 30 de octubre, y en el marco de las 28 Jornadas pedagógicas de Barakaldo, David Duran, coordinador del grupo GRAI de la UAB, presentó APRENSEÑAR, un concepto sobre el que han estado investigando estos últimos años.

#APRENSEÑAR, #IKASIRAKATSI? , @birginiapozo-ren txioan. Irakasten ikastea, alegia, ez da lelo berria baina Duranen argudioak, ebidentzietan oinarrituta, interesgarriak izan ziren oso, metodologian izan ditzakeen ondoriengandik.

IKASIRAKATSI prozesuan, garapen maila diferenteak daudela adierazi zigun:

  • Ikastea norberarentzako
  • Ikastea irakasteko
  • Ikastea eta azaltzea
  • Ikastea besteekin elkareragiten

Ikasleek, talde kooperatiboka aritzen direnean, besteei, ikasitakoa berantolatuz eta irakasteko estrategiak barneratuak, irakasten dutenean aprendizai sakona lortzen dute. Gure ikasgeletako jarduera-antolaketa egokitu behar dugu hori lortu nahi izanez gero. Egin zituen proposamenen artean hauek dira nagusiak:

  • Material didaktikoa sortzen ikastea.
  • Ikasketa kooperatiboa.
  • Berdin arteko ebaluazioa.
  • Irakaskuntza partekatua.

Hau guztia jardunaldiaren blogan irakur dezakezue. Horretaz gain Aprenseñar bere liburuko blogean ere parte hartu dezakegu geure ekarpenekin. Hemen duzue egun horretako txioen Storify-a:

 

Comments are closed.