Haur Hezkuntza

Berritzegune Nagusia

2014 iraila 4
by Haur Hezkuntza
0 comments

2014-2015 kurtso berria

Kaixo kideok:

Dagoeneko martxan dugu 2014-2015 ikasturtea. Oporretatik bueltan, ohikoa da batzuk indarrez etortzea eta beste batzuk indarra edo bultzada behar izatea. Talde batekoa zein bestekoa izan, eman diezaiogun ongi etorri kurtso berri honi. Animoz, indarrez eta motibazioz…

Hezkuntzako webgunean ikusiko zenuten arren, hona hemen interesgarriak diren zenbait dei batzuk.

1. Eleaniztasunerantza 2014-2015

2. Hizkuntza eskola ofiziala 

Txiri -txiri… ongi etorri!

La escuela de la alegria

 

 

2014 martxoa 25
by Haur Hezkuntza
0 comments

Euskadiko Google APPS topaketa

 

Bihar, martxoaren 26an Basauriko Ibaigane Kultur etxean, Euskadiko Google APPsko III.topaketa egingo da. Hona hemen labur-labur.

  • Helburua: https://sites.google.com/site/educacioneuskadigapps/objetivos-helburuak
  • Eman diezaiokegun erabilpen posibleak: https://sites.google.com/site/educacioneuskadigapps/usos
  • Zuzeneko emisioa: https://sites.google.com/site/educacioneuskadigapps/ edo https://www.youtube.com/watch?v=hhfiTSok1_M

 

2014 martxoa 25
by Haur Hezkuntza
0 comments

Euskal Eskola Publikoa.II.Jardunaldiak. Sarean

 

Kaixo kideok!!

Eskola Publikoa. IIJardunaldia

Hementxe apirilaren 10ean, Donostian egingo diren Euskal Eskola Publikoko II.Jardunaldiak!

  • Izen ematea: Apirilaren 7a baino lehen eman beharrekoa http://euskaleskolapublikoarenjardunaldiak.blogspot.com.es/p/httpsdocs.html
  • Egitaraua:http://euskaleskolapublikoarenjardunaldiak.blogspot.com.es/p/blog-page.html

Euskal Eskola Publikoaren II Jardunaldiak, topagunerako eta ekintzailetasun hezitzailea, kulturala eta soziala,eta ebaluazioaren kulturari buruz hausnarketa sustatzeko aukera oso ona eskaintzen dizkigute. Egitarauan zehar, adituen eskutik ikerketek eskola arrakasta ondoen bermatzen duten praktikei buruz esaten digutena ezagutzeko aukera izango dugu. Era berean, ikastetxeetako praktika onek gure ikuspegia zabaltzen eta gure zeregin ekintzailea orientatzen lagunduko digute...

Arno Stern “FORMULISMOA”

2014 martxoa 20 by mjesuszaldua | 1 Comment

Frases de Arno Stern
“El adulto tiene el poder para destruir el juego espontáneo del niño. Y abusa de él, voluntaria o inconscientemente, con la idea de hacerlo por su propio bien. Y en cambio le causa un perjuicio, la mayoría de las veces irreparable.”

Arno Sternen Sormenaren gaitasunaren garapenerako proposamena ezagutzea interesgarria deritzot.Irakasleak proposatu, kontrolatu eta epaitu gabe ikasle guztiei erantzungo dien espazioa sortzea.

“Un lugar para que el niñ@desarrolle la expresión personal, la creatividad,y poder lograr la ruptura de esteriotipos”

2014 martxoa 18
by b05haurlehen
0 comments

Zonaldeko bloga

Ortuellako Otxartaga eskolako blog bat aurkeztu nahi dut. Bi urteko gelan eramaten dute aurrera, lana etxeetara nolabait islatzeko prozesua errazteko, familien partaidetza areagotzeko gelan egiten diren jarduerak etxean jarraipena izatea helburu du.
Ikasleek aukera dute era honetan, gelan izandako esperientziak berriro bizi izan ahal izateko, kontatzeko edo egiteko.http://otxartxikis.blogspot.com.es/ 
http://otxartxikis.blogspot.com.es/

http://otxartxikis.blogspot.com.es/http://otxartxikis.blogspot.com.es/

2014 martxoa 17
by Haur Hezkuntza
0 comments

Jardunaldiak Errioxan

Actuaciones educativas de éxito en Educación Infantil (0-6años) izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Errioxar Komunitateko Familia eta Irakasleen elkarteak. Apiriliaren 5 eta 6an izango dira Logroñon. Egun batean zein bitan joan zaitezke bertara. Lo egiteko lekua ere merke… Ikasleek 10eurotan egonaldia eta janaria. Programa zein informazio gehiago honako estekan aurkituko duzue: http://actuacionesdexito.wordpress.com

2014 martxoa 5
by Haur Hezkuntza
0 comments

SESTAOKO XV MATEMATIKA JARDUNALDIAK

Haur Hezkuntzako saioa otsailaren 25ean izan zen. Barakaldoko Berritzeguneko gure kideak den Susana Lópezek ederto jaso digu han José Antonio Fernándezek esandakoa. Gozatu,xurgatu: http://www.bgune04.net/2014/02/sestaoko-xv-matematika-jardunaldiak.html Bertatik, eskerrik asko horrelako jardunaldi zoragarriak eskaintzeagatik. Viva zuek!

2014 martxoa 5
by Haur Hezkuntza
0 comments

“Cuerdas”. Pedro Solís. Barkamenak bertatik

Oraingo honetan barkamenak eskatzera gatoz. Aurreko astean argitaratu genuen nola lau haizetara zabaldu zen Cuerdas izeneko laburmetraila. Norbaitek komentatu zigun zuzendariak berak hala eskatuta youtubetik kendu zutela bideoa. Gaur, lankide batek egunkari batean argitaratu den bere inguruko informazioa bidali digu. Bertan, Solísek esasten du bere lana honekin ateratako diruaz semeari aulki bat erosi nahi ziola. Orain, horrenbeste bixita ikusi eta gero, youtuben ez duela ikusten ahal izango duenik ere. Bertatik, barkamenak eskatu nahi dizkiogu helburu hori lortzeko trabak jarri izanagatik. Barkatu.

2014 otsaila 19
by Haur Hezkuntza
0 comments

Animazio laburmetraila .”Cuerdas”

Gaur sorpresa gozo bat izan dugu. Pedro Solísek zuzenduriko Cuerdas” laburmetraila eskuartera heldu zaigu. Goya sarietan saritua. Nola bestela! Maria izeneko neskatila indartsu, zoriontsu, berezi, maitekor, burugogorrak eskolara etorri den mutil bat ezagutzen du. Bien arteko harremanaren berri ematen digu laburmetrailak. Gozo baina gozoegia izan gabe. Zorionak bertatik laburmetrailan parte hartu duten guztiei. Mila esker!