Haur Hezkuntza

Berritzegune Nagusia

Garatu 2014-2015

| 0 comments

Kaixo kide:

TumblrDagoeneko urtarrilean gaude eta modako diseinatzeaileak bezalaxe, datorren ikasturteari begirako “kolekzio berria” diseinatzen jarri gara. Hots, datorren urteko Garatu kurtsoak diseinatzen hasiak garela, alegia.

Aurreko postean jarri bezala, bidea jorratzen ari gara eta lanketa hori denon artean egitea proposatu nizuen. Ildo horri jarraikiz bandoa zabaltzera nator.Kurtsoak diseinatzean, ditugun nahi, premia, desio edo “huraxe” zein den adierazteko momentuan gaude. Berritzegune Nagusiko aholkulari orok, arloetakoak, proiektuetakoak… beraien proposamenak egiten ari dira Haur Hezkuntza etapa aintzat hartuz. Hortaz gain, guk geuk, etapa bezala ere proposatzeko aukera dugu eta egin, egingo. Buruan duguna da, nahiz eta era indibidual batean egin Garatuko kurtsoak, gelan edo eskolan praktikan jarri eta erabilgarria izateko xedea izan dezatela. Etapari dagokionak espezifikoak izan daitezke. Manipulatiboak. Erabilgarriak. Egunerokotasunari maikulu…

Parte hartu nahi duzu diseinuan? Lasai asko idatzi dezakezue Berritzegune nagusia.Haur Hezkuntza helbide honetara edo bertan erantzun, 2014-01-30 baino lehen, ateak zabalik dituzue.

Eskerrik asko ,ondo izan.

Utzi erantzuna

Required fields are marked *.