Haur Hezkuntza

Berritzegune Nagusia

2014 otsaila 13
by Haur Hezkuntza
0 comments

Fancesco Tonucciren elkarrizketa laburra

Urtarrila bukaeran Tonucci etorri zen bere ideiak eta aholkuak ematera. Hona hemen, egin ahal izan genion elkarrizketa txikia:

Laburbilduz:

La escuela debe de perseguir la felicidad de las/os alumnas/os y para eso debe de adaptarse a las necesidades del alumnado (y no al revés) y para ello debe de abrirse, recibir y escuchar y, además, considerar que los niños ya saben (no todo ni todo bien)  y hay que acompañarles desde lo que saben a desarrollar el conocimiento (no ofrecer sino promover métodos, instrumento y lenguajes). OJO las etapas iniciales son las más importantes,

La escuela no debe de amputar los lenguajes que los alumnos traen: música, ciencia, literatura, corporal, matemático… debe ofrecer vías de desarrollo de todos ellos...”

Mila esker Tonucci, zoragarria! Plazer bat!

Eskerrik asko hau guztia ahal bideratu duzuen guztioi. Berritzegune Nagusikoa kide, Eskola Txikietako kide zein Donostiako irakasle eskola kideoi, mila esker!

2014 otsaila 12
by Haur Hezkuntza
0 comments

Ipuinak eta munduak

Kaixo kideok!

Honako honetan gure inguruan dauden haur batzuen errealitatearen berri ematen duten liburu batzuen berri eman nahi dizuegu. Once fundazioak eta  ConCausaren eskutik datorkigu. Sei irakurketa dira sentsibilizazio kanpaina baten barruan. Ipuin hauetan egoera desberdinak bizi dituzten umeak ditugu protagonista eta hauek bide emango digute, gure inguruan dauden munduen berri era gertuan izateko. Hona helbidea: http://bibliotecainfantil.e-presentaciones.net/home.html

Aitor Aviador

 

2014 urtarrila 29
by Haur Hezkuntza
0 comments

Robotika Haur Hezkuntzan? Zergatik ez!

Tonuccik, gurekin egon zen azkenekoan, zera esaten zuen: “Haur Hezkuntzako ikasleei problema eta ikerketa konplexuak jarri behar zaizkie“. Hari horri tiraka, eta gaur egun programazioari edo robotikari  ematen ari zaion garrantzia kontuan harturik, HHan  ere badugu aukera!
Lehenego aukera Bee-Bot programa da. iPaderako app bat da. 12 zailtasun maila ditu eta aurrenekoak erabil ditzakegu noranazkoa, aurrera, atzera, ezkerrera, eskumatara… lantzeko gure txikiekin.
Pauso bat harutzago joan nahi badugu Daisy the Dinosaur izeneko appa erabil dezakegu. Hau ere, iPaderako da eta programazioaren sekuentzia kateak lantzeko aukera eskaintzen digu.
Logika, kokapena, errepikamenak, noranzkoak… elkarrekin lantzeko aukera politak. Baietz?

Informazioa luzatu ziguna Josu Garro @otxolua izan zen eta eskerrak eman nahi dizkiogu bertatik gurekin partekatzeagatik. Eskerrik asko Josu!

2014 urtarrila 27
by Haur Hezkuntza
0 comments

Francesco Tonucci

Kaixo kide:

Gaur Francesco Tonuccin inguruko informazioa luzatu nahi dizuet. 2014ko urtarrilaren 27 eta 28an arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara Donostiako  Irakasleen Unibertsitate Eskolan izango da (Oñati enparantza, 3). Eskola Txikietako irakasleentzat emango duen formazioa den arren, internet bidez saioak jarraitu nahi izanez gero, hemen duzue lotura: http://ehutb.ehu.es/eu/directo/1.html

Gipuzkoako Eskola Txikiak

2014 urtarrila 22
by Haur Hezkuntza
0 comments

Garatu 2014-2015

Kaixo kide:

TumblrDagoeneko urtarrilean gaude eta modako diseinatzeaileak bezalaxe, datorren ikasturteari begirako “kolekzio berria” diseinatzen jarri gara. Hots, datorren urteko Garatu kurtsoak diseinatzen hasiak garela, alegia.

Aurreko postean jarri bezala, bidea jorratzen ari gara eta lanketa hori denon artean egitea proposatu nizuen. Ildo horri jarraikiz bandoa zabaltzera nator.Kurtsoak diseinatzean, ditugun nahi, premia, desio edo “huraxe” zein den adierazteko momentuan gaude. Berritzegune Nagusiko aholkulari orok, arloetakoak, proiektuetakoak… beraien proposamenak egiten ari dira Haur Hezkuntza etapa aintzat hartuz. Hortaz gain, guk geuk, etapa bezala ere proposatzeko aukera dugu eta egin, egingo. Buruan duguna da, nahiz eta era indibidual batean egin Garatuko kurtsoak, gelan edo eskolan praktikan jarri eta erabilgarria izateko xedea izan dezatela. Etapari dagokionak espezifikoak izan daitezke. Manipulatiboak. Erabilgarriak. Egunerokotasunari maikulu…

Parte hartu nahi duzu diseinuan? Lasai asko idatzi dezakezue Berritzegune nagusia.Haur Hezkuntza helbide honetara edo bertan erantzun, 2014-01-30 baino lehen, ateak zabalik dituzue.

Eskerrik asko ,ondo izan.

2014 urtarrila 20
by Haur Hezkuntza
0 comments

Denon arteko lana

Kaixo kide:

HHko etaparen garrantziaz hezkuntza eragileak  jabetzen hasiak diren honetan, unea da orain artekoen lana jaso eta aurrera egiteko. Etapak behar eta merezi duen bultzada orain arte horretan ibili direnen ekimenetan oinarritzea ezinbestekotzat jotzen dugu eta helburu horrekin bilketa lanarekin hasiak gara. Hasitako metaketan, dagoena bildu, uztartu, denon eskura jarri eta gera daitezkeen zuloak elkarrekin tapatzea dugu xedeetako bat. Helburu horrekin berritzegune desberdinetako kideak  hasiak gara biltzen eta sarea osatzen, gelatan dihardutenei tresnak eta baliabideak eskaintzeko asmoz batetik eta beraiek egiten dutenaz ikasteko, bestetik.

Hasitako bilketa lan horretan hemen doaz berritzegune desberdinetako kideek partekatu dituzten baliabideak:

Baina gure ametsak lehen pausoak besterik ez ditu eman, gure sarea antolatzen baino ez gara hasiak eta nahiko genuke elkarrekin egingo dugun bide oparo baten abiapuntua baino besterik ez izatea. Beraz, lagun, laster arte!