Zarauzko Berritzegunaren Bloga

Just another Hezkuntza Blogak site

2018 azaroa 2
by Jose Luis Alberdi
0 comments

ZIENTZIA KONPETENTZIA GARATZEN

Zarauzko Berritzeguneak Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ZIENTZIA KONPETENTZIA garatu nahian, egun bateko bi ikastaro antolatu ditu: bat, MIKROSKOPIO DIGITALA erabiltzeko eta bestea, ESPERIMENTUAK ETA IKERKETA SINPLEAK gelan aplikatzeko.
Lehen ikastaroa, MIKROSKOPIO DIGITALArena, azaroaren 8an, eta ESPERIMENTUAK ETA IKERKETA SINPLEENA, berriz, azaroaren 15ean burutuko dira.
Aipatu bi ikastaroen ordutegia 09:30-12:30 izango da eta bietan emalea Carlos García Llorente, Berritzegune Nagusiko Zientzia eremuko aholkularia izango da.
MIKROSKOPIO DIGITALAren eta ESPERIMENTUAK ETA IKERKETA SINPLEen ikastaroetan interesa izanez gero, Zarauzko Berritzegunearen orrian izena eman behar da.

2018 azaroa 2
by Jose Luis Alberdi
0 comments

IRAKURKETA PLANA HH-LH

Zarauzko Berritzegunearen eremuan HH-LH ikastetxeetako ikasketa-buruek, etapa koordinatzaileek edo/eta arduradunek, gure ikastetxeetarako IRAKURKETA PLANA prestatzeko ikastaroari hasiera eman diogu.
IRAKURKETA PLANAren inguruko ikastaroak bi saio izango ditu: urriaren 31an eta azaroaren 6an, biak Zarauzko Berritzegunean.

2018 urria 20
by Jose Luis Alberdi
0 comments

ROBOTIKA 2018-19

Zarauzko Berritzegunean Haur eta  Lehen Hezkuntzako irakasleek hasiera eman diote ikasturte honetako ROBOTIKA mintegiari. STEAM proiektua duten 8 ikastetxe dira mintegian.
2018-19ko Robotikako lehen saioa urriaren 16an burutu dute eta hil honen 24ean, berriz, bigarren saioa izango dute.
Karlos Sukunza Pagola, Berritzegune Nagusiko aholkularia, izango da mintegiaren gidaria.
Aurrerantzean, mintegi saio gehiago izango dira. Beraietan, ikasturtean zehar izango diren mintegi saioetan, irakasleek robotika eremuko teknologia konpetentzia garatzen jarraituko dute, ondoren, ikasleekin, Haur eta  Lehen Hezkuntzakogeletan, aurreko ikasturtean hasitako bidetik jarraituz, sistematikoki lantzen jarraitzeko.

2018 iraila 30
by Jose Luis Alberdi
0 comments

IRAKURKETA IKASTAROA

Irakurkertak eta irakurmena konpetentziek bere biziko garrantzia izaten jarraitzen dute. Irakurmen maila ona duenak, garapen maila ona duenak, bere ikasketa prozesuan aurrera hobeto egiteko aukera askoz gehiago dituelako, askoz autonomoago izan litekeelako, bizitzari aurre egiteko hobeto prestatuta izango delako eta bere bizitza osoan eguneratzeko, beharrei eta nahiei erantzuteko jantziago izango delako dagokion garrantzia izaten eta ematen jarraitu behar dugu. Hori dela eta, Zarauzko Berritzeguneko Lehen Hezkuntzako aholkularitza taldeak IRAKURKETA IKASTAROA antolatu dugu gure ikasleei irakurmena garatzen laguntzeko eta irakasleon eskuhartzea hobeagoa izateko.

IRAKURKETA IKASTAROA, azkenean, urriaren 2 eta 4ean gauzatuko da. Ikastoaroaren emalea Durangoko Berritzeguneko JABI AZPITARTE ARIÑO, Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkularia izango dugu. Gizon jantzia konpetentzia honetan, konpetentzia ondo ezagutzen duena, ikertu duena eta eskarmentu handikoa. Bere jakinduria, bere ikerketak, bere esperientzia eta bere kezkak partekatuko ditu gurekin. Eta ahal izanez gero, gure zalantza eta kezkei bidea egin eta erantzuten saiatuko da.

2016 azaroa 25
by Jose Luis Alberdi
0 comments

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

berritzegunea-azaroaren-25Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren aurrean, Urola Kostako mankomunitateko Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orioko Udal eta Ikastetxe guztiek gaurko egunez burutuko duten jarduerarekin guk ere, Zarauzko Berritzeguneak, bat egiten dugu eta TRATU ONAREN aldeko elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu.
Animo bada! Elkarrekin badugu zer egin!

2016 urria 26
by Jose Luis Alberdi
0 comments

Haur Hezkuntzatik Haur Hezkuntza hobetzen.

creatividadIragarritako lehen bilera astelehenean egin genuen Orokietan. Jendetza bildu ginen. Asko gara interesatuok, elkarrekin lan egin eta Haur Hezkuntzako gaietaz hitz egin nahi duguok. Asko gara gure jakintza, aurkikuntzak eta esperientzia partekatzeko prest gaudenok eta horrela, gure lana eta Haur Hezkuntza hobetu nahi dugunok.
Elkarrekin hitz egiteko eta lanean aritzeko asko garenez gero, hemendik aurrera bi taldetan banatuko gara: batzuk Zarautzen bildu eta arituko gara eta besteok, berriz, Azpeitian.
Zarauzko datak, azaroaren 21a, urtarrilaren 30ra eta martxoaren 27a dira. Azpeitian, berriz, biltzeko egunak azaroaren 28a, urtarrilaren 23a eta martxoaren 20a dira.
Eskuartean ” etxekoekin harremanak, autonomia, materialak, ebaluazioa eta behaketa, sormena, espazioak, e.a.” izango ditugu. Dena den, gu geuk erabakiko dugu zein lanari heldu eta nondik nora aritu.
Animo bada!

2016 iraila 29
by Jose Luis Alberdi
0 comments

IKASKETA KOOPERATIBOA HAUR HEZKUNTZAN

Hands Holding Social Media Icons

Hands Holding Social Media Icons

Urriaren 3an, 9:30etan, ikasturte honetako mintegiari hasiera emango diogu. Haur Hezkuntzan ikasketa kooperatiboaren eskutik jolas kooperatiboetan, esperimentazioan, sormena eta ahozkoak ez diren beste komunikaziorako hizkuntzetan eta matematikan egin genezakeen ibilbidea izango ditugu langai. Interesik baduzu, zatozkigu eta elkarrekin aurrera egingo dugu!